Banakako finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ainitze Zumeta, “Urra", Oihana Fernandez de Barrena eta Julen Alberdi, Banakako Kirol Herriko txapeldun

Irabazleen nagusitasuna oso argia izan da aizkoran, baina lehia estuagoa izan da harri-jasotzean.

Banakako Kirol Herriko finaleko txapeldunak
18:00 - 20:00
Banakako Kirol Herriko txapeldunak. Argazkia: EITB

Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi "Urra", harriarekin, eta Oihana Fernandez de Barrena eta Julen Alberdi, aizkorarekin, nagusitu dira "Kirol Herri" saioko banakako txapelketako finalean.

Harri-jasotzea

Emakumezkoetan, Malen Morandeira, Ainitze Zumeta eta Ane Atxutegi lehiatu dira, 75 kiloko zilindroarekin eta kubikoarekin eta 62,5 kiloko bolarekin. Zumeta eta Morandeira berdinduta geratu dira lehen proban, 28 altxaldi eginda, baina bigarrenean inork ezin izan ditu Zumetaren 17 altxaldiak berdindu. Azken proban, Atxutegirekin 28 altxaldira berdindu arren, Zumetak ziurtatuta zuen garaipena.

Gizonezkoetan, Gari Garmendia eta Mikel Lopetegi "Urra" aurrez aurre ibili dira, Beñat Telleriak ezin izan baitu lehiatu lesioagatik. 150 kiloko kopan, Urrak 27 altxaldi egin ditu, Garmendiak baino 5 gehiago, gero txapela bereganatzeko balio izan diona. Izan ere, 137,5 kiloko kubikoarekin eta 125 kiloko bolarekin Garmendia nagusitu da, baina ezin izan du Urra harrapatu.

Aizkolaritza

Hemen ere, Ohiana Fernandez de Barrena eta Uxue Ansorregi buruz buru lehiatu dira, Nerea Arruti ezin izan baita lehiatu, lesioagatik. 45 ontzako proban (01:48) zein 45 eta 54 ontzakoan (06:23), Ohiana argi eta garbi nagusitu da.

Gizonezkoetan, Julen Alberdi, Mikel Larrañaga eta Hodei Ezpeleta lehiatu dira. Hor ere Txikia IV.ak ez die aukerarik eman aurkariei. 03:01eko denbora eginda bukatu du lehen proba (45 ontzakoa zutik eta 60koa etzanda) eta 12:52koa  eginda bukatu du bigarrena (54 ontzakoa zutik eta 60ko 4 enbor etzanda).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X