Soroak eta Zalduak larunbatean Tolosan jokatuko den desafioa aurkeztu dute
Ibai Soroak eta Xabier Zalduak larunbat arratsalderako egin dute hitzordua, Tolosako zezen-plazan. 4.000 euro izango dira jokoan, eta 10 kanaerdiko eta 4 oinbiko moztu beharko dituzte. Soroak lehen desafioa du; Zalduak, berriz, hamabigarrena.