Aizkolaritza
2024/12/29 - 19:05
Arria V.a aurkari bila dabil apustua egiteko
Erronka martxoaren amaieran gauzatuko litzateke, Azpeitian edo Tolosan, eta Latasak eta Chiquito de Arruizek 1962an egindako apustuaren antzekoa izango litzateke.
2024/12/21 - 16:11
Sorondo, hirugarrenez garaile Donostian
San Tomas egunez, Urrezko Kopa jokatu dute. Nerea Arruti, Karmele Gisasola, Malen Barrenetxea, Lucia Orbe eta Nerea Sorondo lehiatu dira bertan. 45 ontzako bost enborrak mozten azkarrena Nerea Sorondo izan da, 14 minutu eta 49 segundoko denbora eginda.
2024/12/06 - 23:26
Txikia IV.a, Gisasola-Ansorregi eta Pikabea-Senosiain izango dira Urrezko Aizkolarien finalean
Urrezko Aizkolarien Kopako kanporaketak jokatu dira Mallabian. Maila nagusian, Txikia IV.ak (Julen Alberdi) lortu du finalerako txartela; emakumezkoen binakakoan, Karmele Gisasola eta Uxue Ansorregi nagusitu dira; eta gazteen mailan, berriz, Igoin Pikabea eta Beñat Senosiain.
2024/11/17 - 16:38
Kanako enborra 43 minutuan bota du Nerea Arrutik
Nerea Arrutik marka ezarri du aizkolaritzan. Euskadiko txapeldunak 108 ontzako enborra bota du Hernanin. Neurri horretako enbor bat ebaki duen aurreneko emakumea da.
2024/11/15 - 21:58
Iker Vicente, Nafarroako txapeldun hamargarrenez
Iker Vicentek Mikel Mindegiaren errekorra berdindu du Nafarroako txapelketa hamargarrenez irabazita. Mindegiak berak jantzi dio txapela Otsagabiko aizkolariari. 31 minutu eta 54 segundo behar izan ditu lanak amaitzeko, iaz baino 3 minutu eta 19 segundo gehiago.
2024/11/05 - 15:26
Iker Vicentek txapelak irabazten jarraitu nahi du
Iker Vicente aizkolaria markak apurtzen ari da. Astebetean, Euskal Herriko Txapelketako eta Urrezko Aizkolariak irabazi ditu. Orain, Nafarroako Txapelketa irabaztea du helburu, eta, gero, atseden hartzeko garaia izango du.
2024/11/01 - 16:03
Urrezko aizkolarien finalean, Iker Vicente buru
Iker Vicentek irabazi du Urrezko Aizkolarien txapeldunen ligako finala. Bera zen faborito eta aurreikuspen guztiak bete ditu. Otsagabikoak astebetean lortzen duen bigarren txapela da.
2024/10/27 - 16:17
Iker Vicente, Euskal Herriko txapeldun
Otsagabiarrak erraz irabazi du 2024ko Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa, eta hirugarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2024/10/25 - 17:31
Iker Vicente, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa irabazteko faborito nagusia
Igandean jokatuko da Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala, Gasteizen, eta Iker Vicente da txapela bereganatzeko faborito nagusia. Aizkolari nafarrarekin izan gara gaur.
2024/10/25 - 13:26
Euskal Herriko Aizkolari txapelketako finala, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en
Sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago Gasteizen, Iker Vicente faboritoa delarik. 12:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2024/10/20 - 21:05
Nerea Arrutik irabazi du Lehen Mailako Emakumezkoen Aizkolari Txapelketa, hirugarrenez jarraian
Urnietako aizkolariak aurkariak baino puntu bat gorago dagoela berretsi du Elgoibarren. Egin beharreko lanak 17 minutu eta 33 segundoan amaitu ditu, bigarren sailkatuari hiru minutu eta erditik gora aterata.
2024/10/06 - 15:00
Iker Vicentek egin du denborarik onena Euskadiko 1. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketan (18:11)
2024ko Euskadiko 1. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketaren denborarik onena egin du bart Iker Vicentek (18 minutu eta 11 segundo) Doneztebeko frontoian, eta bertan erabaki da urriaren 27an Gasteizen jokatuko den finalean nortzuk arituko diren.
2024/09/22 - 02:07
Izeta VI.a, Euskal Pentatloiko txapelduna laugarrenez
Irazabal, Zaldua eta Telleria IV.a lehiatu dira lehen txandan, eta Telleria izan da nagusi. Ondoren, Gisasola, Olaizola eta Iruretagoiena atera dira. Izeta VI.ak ez du parekorik izan aizkoran, ihes egin die aurkariei, eta txapela lortu du laugarrenez, denbora ona eginda: 30:53.
2024/08/12 - 19:16
Arruti-Ansorregi eta Vicente-Soroa, garaile Sunbillan, Latasa Memorialean
Arruti eta Ansorregi Sorondo eta Fernandez baino 36 segundo arinago ibili ziren, emakumezkoetan; gizonezkoetan, ordea, Vicentek eta Soroak Larrañagak eta Bihurrik baino 31 segundo gutxiago baliatu zituzten.
2024/06/09 - 22:57
Iker Vicentek hirugarrenez irabazi du Urrezko Aizkolariak txapelketa
Iker Vicente nagusitu da 2024ko Urrezko Aizkolariak txapelketan, Mikel Larrañaga izan da bigarren, eta Hodei Ezpeleta hirugarren. Kirolariek ikuskizun bikaina eskaini dute Urrestillan.
2024/06/06 - 00:03
Urrestillan igandean jokatuko duten Urrezko Aizkolarien finala aurkeztu dute, Azpeitian
ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 17:45etik aurrera, zuzenean. Elite mailan, Vicente, Larrañaga eta Ezpeleta lehiatuko dira, gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, hiru bikote: Gisasola eta Barrenetxea, Ansorregi eta Sorrondo, eta Fernandez de Barrena eta Ariztegi.
2024/04/28 - 19:30
Iker Vicentek erraz irabazi dio Julen Alberdiri
Iker Vicente nagusitu da Julen Alberdiren aurkako apustuan. Bi aizkolariek Tolosako zezen plazan egin dute erronka, 2.000 ikusle baino gehiagoren aurrean, eta Vicentek irabazi du.
2024/04/25 - 17:02
Iker Vicente: ''Oso gustura geratu naiz prestakuntza-prozesuarekin''
Hiru hilabeteko prestakuntza egin du Iker Vicente aizkolariak larunbatean Julen Alberdiren aurkako desafiorako. Lan luzea izanik, lasai hastea komeni dela azpimarratu du, oso atzean geratu gabe.
2024/04/24 - 22:30
Iker Vicentek eta Julen Alberdik ''Txikia IV'' apustua jokatuko dute larunbatean, Tolosako zezen plazan
Adostutakoaren arabera, 60 ontzako 8 enbor eta 14 kanaerdiko moztu beharko dituzte Tolosako zezen plazan 18:0etatik aurrera. Aurkezpen ekitaldian, "sasoiko" eta "gogotsu" daudela aitortu dute bi aizkolariek.
2024/02/28 - 16:15
Vicente eta Etxebeste txapeldunak, helburu berrien bila
Urrezko Aizkolarien binakako txapelketan nagusi izan ziren Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste Azpeitian jokatutako finalean. Emaitzarekin pozik eta etorkizuneko helburuen berriei begira daude orain.