Ibiurrek, emozioz betetako finalaurrekoan, Ergobia menderatu du, eta "Harri Herri" saioaren final handian da
Ibiur taldea 2025eko "Harri Herri" saioko final handirako sailkatu da; izan ere, EITBk astelehenean emandako emakumezkoen lehen finalerdian, Ergobia menderatu du. Harri baldarrekin egindako azken lehian, Ibiurreko Ainitze Zumetak eta Sara Jimenez de Aberasturik 31 jasoaldi egin dituzte, eta Ergobiako Lierni Osak eta Olaia Esnaolak, ordea, 29. Hala, Lur Errekondo kapitain duen taldeak Karmele Gisasola kapitain duena gainditu du, eta apirilaren 27an ikusgai izango den finalerako sailkatzea bereganatu.
Harri landuekin, oso parean ibili dira bi taldeak. Karmele Gisasolak irabazi du zozketa, eta zehaztu du harri-jasotzaile bakoitzak izango zituela hiru minutu errektangularrerako, bi minutu kubikorako, denbora hori bera zilindrorako, eta minutu bat bolarako. 100 kiloko errektangularrerako, Ibiurrek Aroa Sanchez izan du ordezkari, eta horrek zortzi jasoaldi egin ditu, Ergobiako Patricia Martinek beste. 63 kiloko kubikoarekin, Ergobiako Olaia Esnaolak 18 jasoaldi erdietsi ditu, eta Ibiurreko aurkariak, Ainitze Zumetak, bat gehiago, 19.
63 kiloko zilindro zaharrarekin, berdinketa izan da berriro: Ergobiako Lierni Osak eta Ibiurreko Sara Jimenez de Aberasturik 25na jasoaldi egin dituzte. Eta 50 kiloko bolari dagokionez, Ibiur jasoaldi batez gailendu zaio Ergobiari, Leire Oleak 17 egin baititu, eta Udane Ostolazak 16.
Harri baldarraren lehiarako, Karmele Gisasola Ergobiako kapitainak Lierni Osa eta Sara Jimenez de Aberasturi hautatu ditu, eta horiek bost minutu eta 37 segundo izan dituzte lanean aritzeko; Lur Errekondok, aldiz, Ainitze Zumeta eta Sara Jimenez de Aberasturi aukeratu ditu, eta Ibiurrek bost minutu eta 45 segundo izan ditu. Lehia ikusgarria izan da, zirraragarria, lau harri-jasotzaileek lan bikaina egin dutelako. Azkenean, Ibiur nagusitu da, bi jasoaldi gehiago eginda, 31-29.
Apirilaren 14an izango da ikusgai "Harri Herri" saioko emakumezkoen bigarren finalaurrekoa, eta Ulia eta Mollarri arituko dira horretan, nor baino nor gehiago, finalerako txartela eskuratzea helburu. Aurretik, datorren astelehenean, apirilaren 7an, Etxauri eta Albizuri ahaleginduko dira garaipena lortzen, gizonezkoen lehenengo finalerdian.
| EMAKUMEZKOEN LEHENENGO FINALERDIA | |||||
| KOADROA | KUBIKOA | ZILINDROA | BOLA | DENBORA | |
| ERGOBIA | 8 | 18 | 25 | 16 | 4:37 (+1:00) |
| IBIUR | 8 | 19 | 25 | 17 | 4:45 (+1:00) |
| HARRI BALDARRA | |||||
| JASOALDIAK | |||||
| ERGOBIA | 29 | ||||
| IBIUR | 31 | ||||
Puntuazioa: KOADROA (8 segundo jasoaldiko), KUBIKOA (5 segundo jasoaldiko), ZILINDROA (3 segundo jasoaldiko) eta BOLA (3 segundo jasoaldiko).
Zure interesekoa izan daiteke
Ainitze Zumeta: “Gelditu beharrean jarraitu egin nuen eta harria jaso ezinda geratu naiz”
Ainitze Zumetak harri-jasotzea utziko zuela iragarri zuen bere sare sozialetan. 2024an lesionatu eta ordutik bizkarreko minez aritu da lehiatzen, gorputzak gelditzeko esan dion arte. Orain, ondo osatzea da bere helburu nagusia.
Iker Vicentek seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa
Iker Vicente nafarrak seigarrenez irabazi du Urrezko Kopa, Donostiako Trinitate plazan. Otsagabikoak 31 minutu eta 47 segundoan amaitu du lana. Txikia IV.a izan da bigarren, minutu batera, eta Larrañaga sailkatu da hirugarren, 2 minutu eta 12 segundora.
Mikel Lopetegi “Urra” eta Maddi Gesalaga nagusi Igeldoko harriarekin eta Uliakoarekin
Harri-jasotzaileen urteroko zita garrantzitsua izan dugu Donostiako Trinitate Plazan: Uliako Harria eta Igeldoko Harria txapelketak. Gizonezkoetan, Mikel Lopetegi Urra izan da garaile, iaz bezala, Igeldoko harriari 18 jasoaldi emanda. Emakumezkoetan, iazko garaileak (Ainitze Zumeta) ez du parte hartu, eta Maddi Gesalaga nagusitu da, Uliako harria 22 aldiz jasota.
Goiherri eta Gaztedi nagusi, Euskal Herriko sokatira txapelketan
Emakumezkoen 500 kiloko mailan, Goiherrik irabazi du Laukizen jokatutako Euskal Herriko sokatira txapelketa; gizonezkoetan, berriz, Gaztedik irabazi du, 560 kiloko mailan.
Urtebeteren ondoren, bueltan da Euskal Pentatloia
Urtebeteko geldialdia pasata, bueltan da Euskal Pentatloia. Aurtengoan, 14 kirolari lehiatuko dira elkarren artean. Kanporaketa larunbatean jokatuko da Villabonako herriko plazan.
Txikia IV.ak jantzi du Euskal Duatloiko txapela Tolosan
Tolosako zezen-plazan Euskal Duatloiaren finala jokatu da, eta Julen Alberdi Txikia IV.a nagusitu da, 22:44ko denborarekin, iazko marka hobetuz. Ibai Soroa izan da bigarren, 25:20ko denborarekin, eta Xabier Zaldua hirugarren, 27:08ko markarekin.
Faborito argirik gabeko Euskal Duatloiaren finala, igandean, Tolosako zezen-plazan
11 kirolari, besteak beste, iazko txapelduna, Julen Alberdi, Xabier Zaldua, Eneko Saralegi eta Ibai Soroa, lehiatuko dira aizkora eta korrika uztartzen dituen modalitate honetan. Ikuskizuna zuzenean emango dute ETB1ek eta kirolakeitb.eus-ek, 17:30ean hasita.
Euskal Duatloiaren bigarren finalerdia, asteburuan, Zumarragan
13 kirolari izango dira lehian, baina bakarrik hiruk lortuko dute ekainaren 7an Tolosan jokatuko den finalerako txartela. Pasa den astean, Eloy Kortxerok, Julen Kañamaresek eta Oier Mitxelenak lortu zuten aurrera egitea Berastegin jokatutako lehen finalerdian.
Euskal Duatloiaren finalerdiak hasiko dira asteburuan Berastegin
Euskal Duatloiaren lehen finalerdia jokatuko da asteburu honetan. Larunbatean, Berastegiko eskola atarian arratsaldeko bostetan. Bigarrena, Maiatzaren 23an Zumarragako Euskadi Plazan. Finala ekainaren 7an jokatuko da, Tolosan.
Albizuri aise nagusitu zen gizonezkoen “Harri Herri” finalean
Albizuri taldeak irabazi zuen Harri Herri saioko gizonezkoen finala, Etxauriko harri-jasotzaileak mendean hartuta. Harri baldarrari 28 jasoaldi egin zizkioten Oskar Aguasek, Jon Gisasolak, Mikel Lopetegik eta Xabier Aranburu Guztak.