11:30ean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pou anaiak protagonista, asteon, "Helmuga" saioan

Ikerrek eta Enekok euren kirol ibilbidearen errepasoa egingo dute solasaldi patxadatsu batean.
orain-default-image
orain-default-image

Aste honetako "Helmuga" saioa monografikoa izango da. Pou anaiak izango dira protagonista. Iker eta Eneko aurrez aurre jarri dituzte Gasteizen eta solasaldi ederra mantendu dute beraien hasieraz, espedizioez, erronkez, alpinismoaz, filosofiaz, beldurrez eta orohar bizitzaz. 

Egunerokotasunean horrenbesteko presentzia izan ez arren, esateko eta erakusteko asko duten kirolariak ezagutzeko parada eskaintzen digu astero Ana Ramosek gidatzen duen kirol saioak. Platoan eginiko elkarrizketek, kanpoan eginikoek eta mimoz landutako erreportajeek osatzen dute programa.

"Helmuga" saioa gaur izango da ikusgai, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X