Pou Anaiak
Pou anaiek Alpamayo mendia igo dute, Perun
5.947 metro ditu, eta mendi ospetsua denez, espedizio ugari egiten dira egunero helburu berarekin. Horregatik, Ikerrek eta Enekok igoera gaueko hamaiketan hastea erabaki zuten, beste eskalatzaileak igotzen hasi aurretik.
Pou anaien zortzigarren espedizioa Andeetako Cordillera Blancara
Abentura ez da ondo hasi, izan ere, Eneko, anaia zaharrena, 15 egunez egon da ohean gaixorik bronkitis batekin. Behin sendatuta, 5.350 metroko altuera duen Ichic Ultan gailurra egin dute.
Eneko Pouk Carros de Foc zeharkaldia egin du
Kirolari arabarrak Isa Casado gipuzkoarrarekin, Alfredo del Campo errioxarrarekin eta Albert Babot andorrarrarekin batera burutu du Pirinioetako ibilbidea. Taldeak 60 kilometro eta 5.100 metroko desnibel positiboko zeharkaldia egin dute hiru jardunaldi gogorretan.
Pou anaiak Dolomitetan izan dira, izotz-eskalada egiten
Iker eta Eneko Pouk hainbat ur-jauzi eskalatu dituzte, neguko garai honetan izoztuta daudenak; gainera, eskia egin dute jaitsieretan.
Iker Pou: "Bideak irekitzeko ikuspegia izan behar duzu"
Iker Pou eskalatzailea "Helmuga"n izan da. Gasteiztarrak bere ibilbidean egindako biderik esanguratsuenak gogoratu ditu saioan.