Igande honetan hasiko da "Helmuga" saioaren hirugarren denboraldia
Igande honetan ekingo dio denboraldi berriari "Helmuga" saioak. Hirugarren urtez, eguneroko agendatik kanpo geratzen diren kirolariei egingo die lekua Ana Ramosek aurkeztutako saioak, euren jarduerak eta historiak ahalik eta modu erakargarrienean erakustea da "Helmuga" saioko lan-taldearen helburua. Ohiko legez, lehenengo emanaldia igande goizetan izango du, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Ondoren, astearte gauetan "Baserria Zuzenean" saioaren ostean eta larunbat eguerditan izango da ikusgai.
Saioari ekiteko protagonista bakarra hautatu dute, Xabi Zurutuza moto pilotu gaztea. Legazpiarra da eta 15 urte besterik ez ditu eta European Talent Cup delakoan aritzen da maila bikainean gainera. Garaipenak lortu ditu, baina moto lasterketen alde iluna ere ezagutu du. Aurtengo denboraldian bi lagun, bi pilotu gazte, hil baitira bera ari den zirkuituan.
Platoan zein kanpoan eginiko elkarrizketak, eta mimoz landutako erreportajeak ditu ardatz "Helmuga" saioak. Helburu zehatzekin, helmuga jakin batera heldu nahi duten pertsonen txokoa da, esateko eta erakusteko asko duten kirolariak ezagutzeko parada eskaintzen diguna.
Zure interesekoa izan daiteke
Pisua murriztea izango dute hizpide, igandeko "Helmuga" saioan
Hainbat kirol nutrizionista eta kirolari elkarrizketatuko dituzte igande honetako "Helmuga" saioan, pisu mozketaz hitz egiteko. Saioa ETB1en izango da ikusgai, 11:30etik aurrera.
Iker Pou: "Bideak irekitzeko ikuspegia izan behar duzu"
Iker Pou eskalatzailea "Helmuga"n izan da. Gasteiztarrak bere ibilbidean egindako biderik esanguratsuenak gogoratu ditu saioan.
Iker Pou eskalatzailea izango da igandeko protagonista, "Helmuga" saioan
Aste honetan, Iker Pou eskalatzailea elkarrizketatuko dute "Helmuga" saioan, ETB1en, 11:30ean hasita.
Elorria aterpea, bizileku eta bizibide
Tasio Martin, Yoli Martin eta Joseba Elorrieta elkarrizketatu dituzte ETB1eko "Helmuga" saioan. Elorria aterpean lan egiten dute, Gorbeia magalean, eta haien bizileku ere bada. Ikusi erreportajea osorik, hemen.
Garazi Sanchez, surflaria baino zerbait gehiago
Garazi Sanchez surflariak mugikorren erabilerari buruzko dokumentala landu du, eta horren inguruko azalpenak eman ditu "Helmuga" saioan.
Tasio Martin alpinista eta aterpezaina, igandeko "Helmuga" saioan
Tasio Martin izango da igandeko "Helmuga" saioko protagonista. Alpinista eta aterpezaina izanik, duen bizimoduaz hitz egingo du, besteak beste. Saioa igande goizean izango da ikusgai, 11:30etik aurrera.
Lezamako errendimendu zentroa
Lezaman futbolarien erredimendua lantzeko egiten duten lana izan dute hizpide erreportaje honetan. Besteak beste, Mikel Gonzalez Athleticeko kirol zuzendaria eta Eneko Boveda Lezamako zuzendaria elkarrizketatu dituzte "Helmuga" saioan. Ikusi erreportajea, osorik.
Lezama errendimendu zentro gisa aztergai, igandeko "Helmuga" saioan
Lezamara bisita egingo dute Igandeko "Helmuga" saioan. Eneko Boveda Lezamako instalazioen zuzendaria ez ezik, Mikel Gonzalez Athleticen futbol zuzendaria ere elkarrizketatuko dute. Saioa igandean emango dute, ETB1en, 11:30etik aurrera.
Mikel eta Ion Fernandez: Amets batengatik egindako sakrifizioa
Mikel eta Ion Fernandez Muay Thai borrokalariak elkarrizketatu dituzte "Helmuga" saioan. Ikusi hemen erreportajea, osorik.
Mikel Fernandez Muay Thai txapelduna, aste honetako protagonista "Helmuga" saioan
Muay Thai munduko txapelduna da Mikel Fernandez nafarra. Aste honetako protagonista izango da ETB1eko "Helmuga" saioan, 11:00etatik aurrera.