Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Realak badaki dagoeneko UEFA Women’s Champions Leagueko atariko kanporaketako itzuliko partida noiz jokatuko duen. Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Arratsalde berezia izango da Zubietan, Europako hitzordu handi bat hartzeko prestatuko baita. Zaleen babesa ezinbestekoa izango da taldea bultzatzeko eta sailkapena lortzeko bidean.
Talde irabazlea liga faserako sailkatuko da; galtzailea, ordea, Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketara pasako da.
Hala, 2025-2026ko Ingalaterrako Women’s Super Leagueko eta Espainiako Moeve F Ligako hirugarren sailkatuak arituko dira nor baino nor gehiago liga fase horretarako txartel bat jokoan. Chelseak zortzi aldiz irabazi du Ingalaterrako Liga, eta sei aldiz Kopa. 2021ean, Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen, txapeldun irten zen Bartzelonaren aurka.