Luken Beitiak 2030ra arte berritu du bere kontratua Realarekin
Elgoibargo atzelaria funtsezko zutabea izan da Sanserentzat azken denboraldi hauetan eta denboraldiaurrea lehen taldearekin egiten ari da, Rino Matarazzoren aginduetara.
Luken Beitiak 2030 denboraldia amaitu arte luzatu du Realarekin duen kontratua. Elgoibarko erdiko atzelaria infantiletan iritsi zen Realera, eta, azken denboraldietan Sanseren funtsezko zutabea izateaz gain, dagoeneko bost partida jokatu ditu lehen taldearekin.
Ildo horretan, denboraldiaurrea Pellegrino Matarazzo entrenatzailearen aginduetara egiten ari da lehen taldean, eta larunbat honetan jokatuko du Racing Santanderren aurkako lehen lagunartekoan ziurrenik, Zubietan.
Horrela, 22 urteko jokalariaren berritzearekin batera, Sansen aritu diren Alex Lebarbier, Alex Marchal, Unax Agote eta Ibai Agirrek ere berritu dute talde donostiarrarekin. Realak Kazunari Kita japoniarra ere erosi du, klubak Kyota Sanga talde japoniarrarekin zuen akordioa bete eta gero. Atzelaria utzita egon zen pasa den denboraldian eta Realak jokalaria erosteko aukera zuen.
Te puede interesar
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.
Gorka Alvarezek Realaren emakumezkoen lehen taldearen gidaritza hartu du
Entrenatzaile lasartearra Realera itzuli da emakumezkoen taldearen entrenatzaile gisa, “etapa berriari ezagutzatik eta jarraitutasunetik heltzeko asmoz”.