Pablo Marinek gihar lesioa du
Jokalari errioxarrak eskuineko iskiotibialetan du lesioa. Hala, denboraldiaurrean lesioren bat duen lehenengo futbolaria da, talde txuri-urdinean.
Pablo Marinek Realeko jokalariak gihar lesioa du, zehazki eskuineko iskiotibialetan, klub txuri-urdinak asteartean iragarri duenez.
Pablo Marinen bilakaerak baldintzatuko du noiz itzuliko den berdegunera. Hala, denboraldiaurrean lesioren bat duen lehenengo futbolaria da, Realean.
Zure interesekoa izan daiteke
Igor Zubeldia: “Txapelketa asko ditugu denboraldian zehar; helburua da denetan lehiakorrak izatea”
Atzelariak, Zubietan, asteartean, hedabideen aurrean hitz egin du. Zubeldiak, denboraldiaren gainean zer espero duen galdetu diotenean, zehaztu du asmoa duela “ahalik eta partida gehienetan eskuragarri izatea” Rino Matarazzo entrenatzailearentzat.
Ava Seelenfreund fitxatu du Realak
Kaliforniako aurrelaria Realeko jokalaria izango da 2028-2029 denboraldi amaierara arte
Realak Sonya Keefe fitxatu du 2027-2028 denboraldira arte
Aurrelari txiletarra Granadatik ailegatu da Zubietara, bertan 11 gol sartu zituen iragan denboraldian.
Realak OL Lyonnesen aurka jokatuko du lagunartekoa
Abuztuaren 8an, 11:00etan, Groupama OL Training Center kirol instalakuntzetan jokatuko dute Txapeldunen Liga zortzi aldiz irabazi duen taldearen aurka.
Sanse lanera bueltatu da Zubietan
Sanse denboraldi berria prestatzen hasi da. Jon Ansotegik 24 jokalari izan ditu bere aginduetara lehen entrenamenduan, jokalari asko lehen taldearekin lanean ari direlako eta Dario Ramirez Nasticera joan delako. Liga abuztuaren 16an Castelloren aurka hasi aurretik, txuri-urdinek bost lagunarteko jokatuko dituzte.
Realak Esther Laborde fitxatu duela iragarri du
22 urteko atzelaria, San Cugat del Vallesen jaioa, Madrid CFF taldetik dator eta 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte sinatu du.
Realak 2028ra arte luzatu du Alex Lebarbierren kontratua
Erdilari frantziarra jubenil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera, eta aurreko denboraldian Sanseri mailari eusten lagundu zion Hypermotion Ligan.
Rino Matarazzok Realarekin berritu du, 2027-2028 denboraldiko amaierara arte
Talde txuri-urdineko entrenatzaileak, berritzea baieztatuta, nabarmendu du “pozik” dagoela orain arte egindako lanarekin, eta etorkizunari ilusioz begiratzen diola: “Oso lotura berezia sortu dut Gipuzkoako jendearekin, jokalariekin eta klubeko langileekin. Antzeko balioak partekatzen ditugu, eta horrek dena errazten du”, esan du.
Elene Guridik Realarekin berritu du eta Granadan jokatuko du utzita
Erdilari oñatiarrak 2028ra arte berritu kontratua club txuri-urdinarekin. Hala ere, Granadan arituko da 2026-2027 denboraldian.