LAGAPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elene Guridik utzita jokatuko du Granadan datorren denboraldian

Realak eta Granadak akordioa lortu dute erdilariak Andaluziako taldean utzita joka dezan 2026-27 denboraldiaren amaierara arte. Guridik han bilatuko ditu bere progresioa bultzatzeko behar dituen minutuak eta konfiantza.

Elene Guridi
Elene Guridi. Argazkia: Granada CF

Realak eta Granada CF klubak akordioa lortu dute Elene Guridik Andaluziako taldean utzita joka dezan 2026-27 denboraldiaren amaierara arte. Beste urrats bat da Realeko futbolari gaztearen ibilbidean, zelaian protagonismoa eta minutuak izate aldera.

Amaitu berri den denboraldia ez da erraza izan Guridirentzat. Harrobiko jokalariak ez du ia aukerarik izan, 13 partidatan 258 minutu bakarrik pilatu ditu, eta hori ez da nahikoa bere adineko jokalari batentzat.

Gainera, bere progresioa gelditu egin zen otsailean, lesioa izan baitzuen. Orain, jokalariak Andaluzian ekingo dio erronkari, sentsazioak berreskuratu eta bere bertsiorik onena erakusteko.

Publizitatea
X
Publizitatea
X