ABENTURA BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aritz Elustondok PAOKen jokatuko du

Hiru denboraldirako sinatu du Reala utzi ondoren.

(Foto de ARCHIVO)

Aritz Elustondo of Real Sociedad in action during the LaLiga EA Sports match between Real Sociedad and Real Oviedo at Anoeta on February 21, 2026, in San Sebastian, Spain.



Ricardo Larreina / AFP7 / Europa Press

21/2/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Aritz Elustondo, Realarekin jokatutako partida batean. Argazkia: Europa Press.

Aritz Elustondo PAOK Greziako taldean arituko da datozen hiru denboraldietan. Txuri-urdin gisa 11 denboralditan 310 partida jokatu ostean, 32 urteko beasaindarrak ez zuen kontratua berritzeko proposamenik jaso Realaren aldetik.

Aurreko denboraldian Osasuna zuzendu duen Alessio Lisci entrenatzailearekin bat egingo du Grezian, duela gutxi PAOKekin sinatu baitu. 3. postuan bukatu du aurreko denboraldia, eta Europa Ligako atariko kanporaketak jokatzeko txartela lortu du. Taldeak egun batzuk daramatza hurrengo denboraldia prestatzen, eta, beraz, Aritz Elustondok ahalik eta arinen bat egingo du taldekideekin. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X