Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria Molinak 2027ra arte berritu du Realarekin

Kataluniako defentsak beste denboraldi batez luzatu du talde txuri-urdinarekin duen lotura, iragan urtarrilean izandako meniskoko lesiotik osatzen jarraitzen duen bitartean.
María Molina
Maria Molina. Argazkia: @RealSociedadFEM

Reala eta Maria Molina ados jarri dira bi aldeak lotzen zituen kontratua berritzeko 2026-27 denboraldia amaitu arte.

Kataluniako atzelariak lekua lortu du Zubietan, defentsan erakutsitako sendotasunari, lehiakortasunari eta jokoa ulertzeko duen moduari esker. 

Gaur egun, Maria Molinak sendatze prozesuan jarraitzen du, urtarrilean meniskoko lesioa izan eta gero, zelaietara lehenbailehen itzuli eta teknikarien esanetara jartzeko.

Horren itzulera albiste positiboa izango da defentsako sendotasunetik eta taldearen batasunetik hazten jarraitu nahi duen Realarentzat. 

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X