Gorka Carrerak 2031 arte luzatu du kontratua Realarekin
Errenteriako aurrelaria bigarren talde txuri-urdinaren golegile nagusia izan zen aurreko denboraldian. Gainera, lehenengo taldearekin lau partida jokatzea lortu zuen.
Gorka Carrera, Realarekin kontratua berritzen; argazkia: Reala
Gorka Carrerak 2031 arte luzatu du kontratua Realarekin, Donostiako taldeak, astearte honetan jakinarazi duenaren arabera. Errenteriako aurrelaria bigarren talde txuri-urdinaren golegile nagusia izan zen aurreko denboraldian (15 gol). Gainera, lehenengo taldearekin lau partida jokatzea lortu zuen.
Horrela, Carrera kontratua berritu duen Sanseko seigarren jokalaria izan da, aurreko bostak Luken Beitia, Alex Lebarbier, Alex Marchal, Unax Agote eta Ibai Agirre dira. Zerrenda honetara Kazunari Kita atzelari japoniarraren fitxaketa gehitu behar zaio, aurreko denboraldia Realeko bigarren taldean jokatu baitzuen.