Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko duela iragarri du Realak
Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatutako bost denboraldi eta erdi igaro ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joango da Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu eta gero.
Carlos Fernandezek Oviedon jokatuko du. Argazkia: Real Sociedad.
Realak iragarri du Carlos Fernandezek Oviedon jukatuko duela. Bost denboraldi eta erdi Donostian eman ostean, aurrelari andaluziarra Asturiasko taldera joan da, Realarekin 59 partida jokatu eta 5 gol sartu ostean. Donostiara heldu eta hilabete gutxira belauneko lesio larri batek markatu du jokalariaren ibilbidea Realean.
"Realak eskerrak eman nahi dizkio Carlosek klubean eman dituen bost denboraldi eta erdietan erakutsitako konpromisoagatik, dedikazioagatik eta profesionaltasunagatik. Donostiara iritsi eta hilabete gutxira pairatutako lesio larriak markatutako ibilbidean, guztira 59 partida jokatu eta 5 gol sartu ditu. Klub txuri-urdinak zorterik onena opa dio Carlosi bere etorkizun pertsonal eta profesionalean", adierazi dute Realetik.
Sevillako harrobiko jokalaria oso gazterik nabarmendu zen aurrelari trebe gisa A Coruñako Deportivon eta Granadan utzita jokatu zuenean. Talde txuri-urdinean izan duen ibilbidea etengabe izan dituen arazo fisikoek markatu dute. Azken bi denboraldiak Cadizen eta Mirandesen eman ditu utzita, eta bere talentua erakutsi du bietan. Carlos Fernandez 2019-2020 denboraldian Errege Kopa irabazi zuen taldeko kidea izan zen. Finala 2021ean jokatu behar izan zuten, pandemiaren ondorioz.