Realak Kopako ajea ordaindu eta Getaferen kontra galdu du Anoetan (0-1)
Talde madrildarra nagusitu da Anoetan, Gorrotxategik bere atean sartutako golari esker. Lehen zatian Brais Mendezek huts egin du penaltian, eta ez du baliatu txuri-urdinak markagailuan aurretik jartzeko aukera.
Getafeko jokalariak gola ospatzen, Kubo atzean dagoela. Argazkia: EFE
Realak 0-1 galdu du Getaferen aurka Anoetan, EA Sports Ligako 33. jardunaldian. Matarazzoren taldeak Kopako ospakizunek ekarritako ajea ordaindu du, finalean Atletico Madrilen aurka lortutako garaipen historikoaren ostean, eta Bordalasen taldea gailendu zaio, Gorrotxategik bere atean sartutako golari esker.
Lehen zatian, txuri-urdinek markagailuan aurrea hartzeko aukera izan dute penalti baten bidez, baina Braisek zutoinera bidali du baloia. Handik gutxira iritsi da norgehiagoka erabaki duen gola. Gorrotxategik buruarekin ukitu du baloia atzera, eta Remiro gainditu du.
Bigarren zatian, Reala berdinketa lortzen saiatu da, Aramburu, Barrenetxea eta Oskarssonen bitartez, baina Matarazzoren futbolariei zorroztasuna falta izan zaie Soriaren ate aurrean.
Neurketaren amaieran, epaileak txistua jo eta berehala, bi taldeetako jokalarien arteko ika-mika izan da. Gauzak baretu direnean Realeko jokalariek Kopako garaikurra atera dute berdegunera, zale txuri-urdinei berriro eskaintzeko.
Juan Iglesias, Getafeko futbolaria
Oyarzabalek ahoa estali du nire emaztearen aurkako hitzak esateko
Partida amaierako liskar horri dagokionez, Juan Iglesias Getafeko futbolariak esan du Oyarzabalek bere emaztearen aurkako hitzak esan dituela, eta horretarako ahoa estali duela. "Bere taldeko kapitainak eskua ahoan jarri du nire emaztearen aurka egiteko. Horiek dira hemen dituzten balioak. Ahoa eskuarekin estali du potrorik ez duelako", erantsi du.
"Berak badaki zer esan duen, baina niretzat gordeko dut", gaineratu du, kapitain eibartarrak esan dionaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.