Realak garaipenari ihes egiten utzi dio erotzeko norgehiagokan Vallecasen (3-3)
Pellegrino Matarazzoren taldea 1-3 irabazten ari zen 75. minutuan, baina Rayok partida berdintzea lortu du luzapenean. Neurketaren azken txanpan denetarik gertatu da, eta polemika piztu da epailearen erabakiengatik.
Alemaok 99. minutuan sartu du Rayoren hirugarrena. Argazkia: EFE
Realak hiruna bukatu du Rayo Vallecanoren aurka gaur Vallecasen jokatu duen partida, 75. minutuan 1-3 irabazten joan bada ere.
Norgehiagoka erotzekoa izan da, eta denetarik gertatu da, batez ere neurketaren azken txanpan. Iñigo Perezen taldeak binakoa egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokaldi horren hasieran Ratiuk Pablo Marini penaltia egin diola adierazita.
Mikel Oyarzabalek ez du hutsik egin, eta 1-3koa jarri du markagailuan. Alabaina, Rayok ez du atzera egin. Alderantziz, ondo estutu du talde txuri-urdina, 99. minutuan berdinketa lortu duen arte.
Realak erritmo handiarekin hasi du norgehiagoka, eta ezustean harrapatu du Iñigo Perezen taldea. Baloia azkar mugitu du alde batetik bestera, eta laupabost gol aukera sortu ditu.
Azken errematean asmatzea soilik falta izan zaio talde txuri-urdinari markagailuan aurretik jartzeko, eta hori 22. minutuan gertatu da, Mikel Oyarzabalek gol ederra sartuta.
Rayoren erantzuna minutu bat geroago iritsi da. Carlos Martinezek baloia sarera bidali du, Ratiuk area txikira pase bikaina egin eta gero. Alabaina, Guzman Mansilla epaileak baliorik gabe utzi du, jokaldia VAR-ean berrikusi ostean, Ratiuk baloia eskuarekin jo duela ebatzita.
Edonola ere, Madrilgo taldeak hobera egin du pixkanaka-pixkanaka, eta partidan indarrak parekatu egin dira. Realak, gainera, moteldu egin du hasierako erritmo bortitza, eta Rayok laster lortu du berdinketa. Camellok sartu du gola, area barruan jokaldia eginda.
Lehen zatia ikusgarria izan da, eta bi taldeek dena irekita utzi dute apartekoa izan den bigarren zatirako.
Atsedenaldiaren ostean ere, norgehiagoka bizi-bizi hasi da, eta bi areetan izan dira jokaldi arriskutsuak. Parekotasun hori, baina, Orri Oskarssonek hautsi du 63. minutuan gola sartuta.
Handik gutxira lortu du Rayok neurketa berriro berdintzea, baina epaileak baliorik gabe utzi du Pedro Diazen gola, jokaldia bost minutu luzez VAR-eko monitorean berrikusi eta gero, aurrez Ratiuk Pablo Marini penaltia egin diola adierazita. Erabaki horrek etxeko jokalarien eta zaleen haserrea eragin du. Oyarzabalek ez du hutsik egin, eta Reala bat-batean balizko binakotik 1-3 irabaztera igaro da.
Hala eta guztiz ere, Rayok ez du amore eman. Alderantziz, amorruz beteta, erasora jo du, eta estu hartu du talde txuri-urdina partidaren azken txanpan. Lehendabizi, Florian Leujenek egin du 2-3koa korner batean, eta Alemaok sartu du Rayorentzat hirugarrena, luzapenean.
Partidako azken jokaldian ere polemika sortu da. Alex Remirok Iliasi penaltia egin diola eskatu dute Rayoko jokalariek, baina epaileak ez du halakorik ikusi eta txartel gorria atera dio aulkian zegoen Isi Palazoni, protesta egiteagatik. Hortxe bukatu da zoratzeko modukoa izan den neurketa.
Realak eskuan izan du garaipena, baina puntu bakarrarekin eta porrot egin duen sentsazioarekin itzuliko da etxera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sansek 1-2 menderatu du Albacete, eta denboraldiko lehen hiru puntuak eskuratu ditu
Arkaitz Mariezkurrenak, 6. minutuan, eta Gorka Gorosabelek, lehen zatiko luzapenean, egin dituzte Jon Ansotegiren taldearen bi golak; Albacetek partidako 80. minutuan sartu du berea, Bernabeuren eskutik.
Aihen Muñoz: “Aukerak izan ditugu berdintzeko, baina azkenean ez dugu lortu"
Realak 1-0 galdu du Sevillan Betisen aurka, aurtengo LaLigako estreineko partidan.
Realak ezin izan du punturik batu Betisen zelaian, Ligako lehen partidan (1-0)
Riquelmek sartu du, 63. minutuan, Andaluziako taldeari hiru puntuak eman dizkion gola. Realak, Oskarssonen eta Susicen bidez, oso gertu izan du berdinketa, baina, azkenean, talde txuri-urdinak neurketa galduta joan behar izan du aldageletara.
Matarazzo: “Jokalariak prest daude; mugimenduak espero ditugu hurrengo asteotan”
Realak gaur egin du azken entrenamendua. Bihar 21:00etan Elxen aurkako partida izango dute eta 24 jokalari eramango ditu Matarazzok, tartean Sanseko bost. Estatubatuarrak eskaini duen lehen prentsaurrekoan “datozen asteotan mugimenduak” espero dituela adierazi du.
Carlos Soler: “Iaz gol gehien jaso zituen taldea izan ginen, argi dago zerbait aldatzen saiatu behar garela"
Erdilari valentziarraren ustez, talde txuri-urdina "gol gutxiago jasotzen saiatu behar da, taldearen defentsa lana hobea izatea, iaz ez baitzen hala izan". Carlos Solerren hitzetan, Realak "denboraldiaurre ona" egin du. Gainera, pozik dago lehen denboraldiaurre osoa izan delako berarentzat, joan den udan talde gipuzkoarrera iritsi ostean.
Javi Lopez, utzita Feyenoordera
Realak eta Herbehereetako klubak akordioa itxi dute, hegalekoak Rotterdamen jarrai dezan hurrengo denboraldian.
Realak badaki dagoeneko Txapeldunen Ligako atariko kanporaketaren itzuliko partida noiz jokatuko duen
Txuri-urdinek irailaren 2an, asteazkenean, 19:00etan, Zubietan jokatuko dute neurketa erabakigarria.
Chelsearen eta Realaren arteko lagunartekoaren golak (3-1)
Realak 3-1 galdu du Chelsearen aurkako lagunartekoa. Rogersek eta João Pedrok egin dituzte etxekoen golak, azken honek bi sartu dituelarik. Aramburuk, berriz, Realekoa.
FUTBOLA ZUZENEAN: Chelsea vs Reala
Ikusi Chelseak eta Realak jokatuko duten lagunarteko partidaren zuzeneko emanaldia.
Liga hasiera kaskarra Sanserentzat, Castelloren aurka galduta (0-1)
Ousmane Camararen gol goiztiarrak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak, gutxinaka hoberantz joan direnak, baina sendotasuna falta izan zaie azken metroetan.