Sansek merezi gabeko porrota jaso du Valladoliden (1-0)
Sansek 1-0 galdu du Valladoliden aurka Jose Zorrilla estadioan jokatu duen Hypermotion Ligako partida. Jon Ansotegiren taldeak gehiago merezi izan du, baina ez ditu bere aukerak baliatu, eta, azkenean, porrot egin du. Valladoliden gola Lucas Sansevierok sartu du 88. minutuan.
Lehen zatian, etxeko taldeak izan du baloiaren jabetza, Egoitz Aranaren ate inguruan arriskurik sortu ez badu ere. Sanse, berriz, kontraerasoan eta estrategiako jokaldietan saiatu da min egiten. Hala ere, gola sartzeko aukera garbirik sortu gabe joan dira atsedenaldira bi taldeak.
Bigarren zatian, Valladolid ahalegindu da Sanse estu hartzen. Alabaina, Donostiako taldea ez kikildu, eta harenak izan dira partidako gol aukerarik onenak.
Astiazaranek, Baldak eta Mikel Rodriguezek Sanse markagailuan aurretik jartzeko aukera bana izan dute. Ez dute asmatu, eta neurketaren azken txanpan Lucas Sansevierok 1 eta 0ekoa egin du, buruz.
Valladolidek erremate bakarra egin du atera partida guztian, baina baloia barrura joan da, eta Sansek askoz gehiago merezi izan badu ere, berriro galdu du (azken bost jardunaldietan lau porrot eta berdinketa bat pilatu ditu), eta dagoeneko jaitsiera postuetara begira jarri da.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.