Erregina Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kopako final-laurdenetako Real Madril vs Reala partida, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

Txuri-urdinek Erregina kopako finalerdietarako txartela lortu nahi dute; horretarako, garaipena bereganatu beharko dute Madrilgo taldearen kontra. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 21:00etan.
Amaiur Sarriegi, Realeko jokalaria
18:00 - 20:00
Amaiur Sarriegi: ''Ausart atera behar dugu, gure dohainetan konfiantzaz''

Realak Erregina Kopako finalerdietarako txartela lortu nahi du. Horretarako, Real Madril menderatu beharko du ostegun honetan, otsailaren 12an, Madrilen jokatuko den final-laurdenetako partidan.

Txuri-urdinen eta merengeen arteko neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-en eta ETB1en, 21:00etan.

Azken bi asteetan birritan lehiatu dira Reala eta Real Madril elkarren aurka; Superkopako finalerdian 3-2ko emaitzarekin nagusitu zen talde merengea, eta otsailaren 4an jokatutako F Ligako 11. jardunaldiko norgehiagoka ere Real Madrilek irabazi zuen (1-4).

Ostegun honetan berriz neurtuko dituzte indarrak Madrilgo eta Donostiako taldeek. Txuri-urdinak garaipena bereganatzen saiatuko dira finalerdietarako txartela poltsikoratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X