Realak aurrerapauso handia eman nahi du Lisboan, Benficaren zelaian, Txapeldunen Ligan jarraitzeko
Realak Txapeldunen Ligako final zortzirenetan izateko gakoa izan litekeen aurrerapauso bat eman nahi du gaur gauean, 21:00etatik aurrera, Da Luz Lisboako futbol zelaian, Benficaren aurka, Europako txapelketa nagusiaren multzoen faseko hirugarren jardunaldian. Imanolen gizonek lau puntu dituzte, multzoen faseko aurreneko lehen bi jardunaldiak jokatuta, eta Portugalgo taldeak, aldiz, ez du punturik eskuratu oraindik; estu-estu dabil, ondorioz. Aurreikuspena da Realaren hasierako hamaikakoan, larunbatean Reale Arenan Mallorcaren aurka EA Sports Ligako neurketan jokatutako partidarekin alderatuta, neurketa horretan titular izan ez ziren hainbat jokalari sartzea: Traore, Le Normand, Barrenetxea eta Kubo, kasu.
Gipuzkoako taldean, Kieran Tierneyk, Andre Silvak eta Alvaro Odriozolak jokatu ezinik jarraitzen dute, baina, Jon Magunazelaia eta Gaizka Ayesa gazteak kenduta, Imanolek gainerako jokalari guztiak ditu prest. Historian lehen aldiz arituko da Reala Benficarekin nor baino nor gehiago. Benfica kontinenteko klub handienetakoa da; bi aldiz irabazi du Europako Kopa (1960an eta 1961ean), eta beste bost alditan jokatu du finala Europako txapelketarik handienean. Hori bai, talde txuri-urdinak jakin badaki zer den Lisboan jokatzea, Sporting Portugal aurkari hain zuzen; bi aldiz lehiatu da Reala azken talde horren aurka, bata Europako Kopan, 1982-83 denboraldian, eta bestea UEFA Kopan, 1988-89 denboraldian, eta bietan egin zuen aurrera Realak. Lisboan, 1-0 galdu zuen Donostiako taldeak aurrenekoan, eta 1-2 irabazi, ordea, bigarrenean.
Roger Schmidt alemaniarra da Benficaren egungo entrenatzailea. 2022-23 denboraldian, Lisboako taldea Txapeldunen Ligako final laurdenetaraino iritsi zen; Inter Milanek kanporatu zuen, eta Italiako taldea, hain zuzen ere, Realaren eta Benficaren multzo berean dabil orain, D multzoan. Salzburgoren aurka 0-2 galdu zuen, etxean, lehen jardunaldian, eta 1-0 Milanen; hortaz, ez du punturik oraindik, eta asko du jokoan gauean, horrenbestez.
Realaren aurkariak ez du golik sartu, oraingoz; hori, golak egitea, denboraldi honetan izaten ari den arazo handienetakoa da. Gonçalo Ramos aurrelaria Paris Saint-Germain taldean dabil, joan den udatik, eta Benficak ez du ordezko egokienik topatu, orain arte. Arthur Cabral brasildarra fitxatu zuen, Fiorentina taldetik, baina ez dabil espero bezain fin; hala, Schmidten konponbidea izan da Petar Musa kroaziarra zelairatzea aurrealdean. Casper Tengstedt danimarkar gaztea ere ibili da erdiko aurrelari gisa, bai eta Rafa Silva hegalekoa ere.
Angel Di Maria argentinarra dabil ondoen golak egiteari dagokionez; hain zuzen ere, sei gol sartu ditu denboraldian, orain arte. Di Maria San Siron lesionatu zen, Inter Milanen kontra, eta, beraz, ez zuen jokatu aurreko astean Portugalgo Kopan; Orkun Kokçu turkiarrak eta Alexander Bah danimarkarrak ere atsedena izan zuten, txuri-urdinen aurkako neurketarako erabat prest izatea helburu.
Atzealdean, sasoi betean dabilen Take Kubo Realeko jokalariari aurre egite aldera, eskarmentu handia duen Nicolas Otamendi argentinarra eta Antonio Silva gaztea ditu Benficak erdiko atzelari gisa; Antonio Silvak 19 urte ditu soilik, baina titular dabil Portugalgo selekzioan. Gainera, zelai erdian, harrobitik ateratako futbolari bikain bat du Realaren aurkariak, Joao Neves.
Gaur gauerako balizko hamaikakoak
Benfica: Trubin; Bah, Otamendi, Antonio Silva, Aursnes; Neves, Kokçu; Di Maria, David Neres, Rafa; Musa.
Reala: Remiro; Traore, Zubeldia, Le Normand, Aihen; Zubimendi, Merino, Brais; Kubo, Oyarzabal, Barrenetxea.
Epailea: Clement Turpin (Frantzia).
Partida Lisboako Da Luz futbol zelaian jokatuko dute, 21:00etan hasita.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realeko bazkideek jasoko dituzte. Realeko “fan zone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Realak ezin izan du berdindu Atleticoren jokoa (3-2)
Bi aldiz berdindu dute markagailua, Solerren eta Oyarzabalen golekin, baina Ivan Gonzalezek azken minutuetan sartutako golak punturik gabe utzi ditu txuri-urdinak.
Sansek 4-2 menderatu du Castello Zubietan
Txuri-urdinek Castello garaitu dute etxean partida bizi jokatuta, eta 3 puntuak eskuratu dituzte Ochiengen, Carreraren eta Mariezkurrenaren golei esker.
Arturo Ruiz: "Errendimenduak ematen dio sendotasuna proiektu bati"
F Moeve Liga datorren astean itzuliko da, eta Realak txapelketari ekingo dio berriro, Txapeldunen Ligako postuetan jarraitzeko helburuarekin. Arturo Ruizek zuzendutako taldea denboraldi bikaina egiten ari da.
Matarazzo: "Atzo nahikoa denbora izan genuen asteazkeneko garaipena dastatzeko"
Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 27. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Horren hitzetan, asteazkenekoa ondo ospatu dute, baina orain Ligan zentratu beharra dute, oso garrantzitsua delako.
Realak finalerako jasotzen dituen sarreren % 85 bazkideentzat izango dira
Gainera, talde txuri-urdinak azaldu du 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten bazkideek sarrera ziurtatuta izango dutela. Gainerako bazkideek zozketa batean izena eman beharko dute.
Rino Matarazzo: "Oso pozik nago, oso berezia da; gol aukera oso gutxi egin ahal izan dizkigute”
Realeko entrenatzaileak nabarmendu du nola jokatu duen bere taldeak lehen zatian, Athleticen aurkako itzuliko partidako lehen zatian, eta, halaber, pozik azaldu da, txuri-urdinek, beste behin, golik ez baitute jaso.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.
Horrelakoa izan da Realari garaipena eman dion penaltia
VARak deituta joan da epailea zer gertatu den begiratzea. Ruiz de Galarretak kamisetatik heldu dio Yangel Herrerari arean, eta penaltia dela erabaki du epaileak. Oyarzabalek bota, eta gola sartu du, horrera Sevillarako txartela lortuz.
Realaren zaleek talde txuri-urdinaren autobusari harrera eginen diote, asteazkenean, Kopako derbiaren aurretik
Rino Matarazzoren taldearen autobusak realzaleen animoak jasoko ditu, 19:00etatik aurrera, Anoeta hotelean hasita.