Agur beroa Illarramendiri, mutrikuarrak Realarekin jokatutako azken partidan
Realak ohore guztiekin agurtu zuen Asier Illarramendi kapitaina, Sevillaren aurkako partida amaitu ondoren. Jokalari gipuzkoarrak emozioari eutsi ahal izan zion, eta eskertuta hartu zuen Jokin Aperribay presidentearen eskutik klubaren sari nagusia, hau da, urrezko eta brillantezko intsignia.
Behin Sevillari irabazita (2-1), dena zegoen prest Realarentzat mende honetako jokalaririk garrantzitsuenetakoa izan denari merezitako agur-ekitaldia eskaintzeko. Aperribayrekin batera zelai erdira bertaratu zenean, mutrikuarrak Reale Arena lepo bete zuten 35.065 ikusleen maitasuna jaso zuen.
"Ohore handia da aitortza hau jasotzea. Plazer handia izan da hau guztia bizitzea, momentu onak eta txarrak, eta beti gozatu izan dut asko", adierazi zuen Illarramendik Reale Arenako zelai erdian.
Ekitaldi horri amaiera emateko, botere-eskualdaketa sinbolikoa egin zen, Illarramendik kapitainaren besokoa Mikel Oyarzabali luzatu zionean, 2018an Xabi Prieto beste jokalari txuri-urdin historikoak berarekin egin zuen gisara. Horrez gain, erdilari mutrikuarrak orain arte soinean zeraman lau zenbakidun elastikoa ema zion Martin Zubimendiri, Realeko zelai-erdiaren aginte-makila bereganatzeko ardura edukiko duena.
Ondoren, Realak Txapeldunen Ligako hurrengo ediziorako sailkapena ospatu zuen zelaian, Philippe Montanier entrenatzaile frantziarrak lortutako balentria bera erdietsi eta hamar urtera. Ospakizunetan zehar, jokalariek Imanol Alguacil airean ibili zuten, gora eta behera, Orioko entrenatzailearen lana aintzatesteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Andreia Jacintok onartu du taldeak "triste" bukatu zuela Real Madrilen aurkako partida, punturik lortu ez zuelako
Erdilari portugaldarrak Real Madrilen aurkako porrota; Bartzelonaren kontrako garaipena; donostiarrek Ligan eta Kopan izango duten hurrengo aurkaria, Deportivo; taldearen dinamika; entrenatzaile txuri-urdinaren ezaugarriak; aurreko denboraldia eta Donostiako egonaldia aztertu ditu.
Jokin Aperribay: "Bilakaera, exijentzia eta konfiantza; horiek dira hitz gakoak, emaitza onak lortzeko"
Realeko Akziodunen Batzar Nagusia amaituta, Realeko presidenteak EITBrekin hitz egin du. Aperribayk nabarmendu du nola, “kudeaketa erraza ez bada ere”, Gipuzkoako kluba, “azken urteotan, emaitza ekonomiko onak lortzen ari den”.
Realak 160 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025-2026 denboraldirako
Zenbateko errekorra da hori. Realak, 2024-2025eko ekitaldian, 16,9 milioiko superabita izan zuen, eta aurreikuspena da 2025-2026koan beste 17,8 milioi irabaztea.
''Eldenseren aurkako partida oso zaila izanen da, asko sufritzen da; partida serio bat egitera joanen gara''
Realak Eldenseren aurka jokatuko du Errege Kopako kanporaketa. Jon Karrikaburuk badaki zer den Pepico Amat Berrian jokatzea eta berarekin egon gara bere erreakzioa ezagutzeko.
Sansek porrot egin du Anoetan Sportingen aurka (0-1)
Talde txuri-urdinak etxean lortu ditu puntu guztiak, baina ez da Gelaberten golari buelta emateko gai izan.
Take Kubo: ''Alaves indartsuago atera da; ahalik eta lasterren altxatu behar gara''
Alavesek 1-0 garaitu du Reala, Mendizorrotzan jokatu duten derbian. Partidaren ostean, Take Kubok hausnarketa egin du talde txuri-urdinaren egoeraz. "Hau da gure errealitatea", adierazi du.
Sergio Francisco: ''Jokalariak gogotsu ikusten ditut talde on bati irabazteko''
Mendizorrotzak sailkapenean puntu bakarreko aldea duten bi talderen arteko derbia jasoko du. Txuri-urdinek 16 puntu dituzte, eta babazorroek 15.
Errege Kopako Reus-Reala partidaren laburpena eta golak
Realak 0-2 hartu zuen mendean Reus, Errege Kopako bigarren kanporaketan. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, talde txuri-urdinaren golak egin dituzte.
Mikel Goti: ''Hurrengo fasera igarotzeko borrokatu dugu partida osoan zehar, eta lortu dugu''
Realak Errege Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du, Reusi 0-2 irabazita. Mikel Gotirekin, partidako lehen goleatzailearekin, egon gara partidua nola bizi izan duten jakiteko.
Realak Reusen irabazi du (0-2), eta aurrera egin du Errege Kopan
Sergio Franciscoren taldea final hamaseirenetan da. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, talde txuri-urdinaren golak egin dituzte.