Erreginaren Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realaren eta Atletico Madrilen arteko kanporaketa apirilaren 21ean jokatuko da

Txuri-urdinen eta koltxoneroen arteko Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida datorren asteazkenean jokatuko da, 16:30ean. Kanporaketak neurketa bakarrean erabakiko dira.
Reala
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EITB Media

Espainiako Futbol Federazioak ostegun honetan jakinarazi ditu Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketen datak eta ordutegiak. Partida bakarrera erabakiko da zein lau talde sailkatzen diren finalerdietara.

Realaren eta Atletico Madrilen arteko neurketa apirilaren 21ean jokatuko da, 16:30ean. Egun berean, Madrid CFF eta Real Madril taldeek neurtuko dituzte indarrak, 19:00etan.

Maiatzaren 5ean jokatuko dira Levante-Granadilla Tenerife (13:00etan) eta Sevilla-Bartzelona (19:00etan) norgehiagokak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X