Realak garaipenarekin ekin dio Europa Ligari
Realak garaipena lortu du Rijekaren aurka (0-1) Europa Ligako multzoen faseko lehen jardunaldian. Talde txuri-urdinak hiru puntu eskuratu ditu eta F multzoko liderra da, AZ Alkmaarrekin berdinduta, Herbehereetako taldeak garaipena lortu baitu Napoliren aurka (0-1).
Ondo ekin dio neurketari Realak, baloiaren jabe izanez eta abaguneak sortuz. Mikel Merinok eman du lehen abisua buruz egin duen erremate baten bidez. Ondoren, ordea, Remiro atezainak Rijekaren gola eragotzi du Loncarren jaurtiketa desbideratuta eta Kulenovicen errematea geldituta. Susto horren ostean, berriro talde txuri-urdina izan da nagusi berdegunean, eta 21. minutuan Portuk abagune bikaina izan du, baina errematea egin beharrean pasea eman nahi izan du, eta gola sartzeko aukera alferrik galdu du. Norgehiagokako 25. minutuan, Nevistic atezainak Oyarzabalen jaurtiketa gelditu du. Bi minutu beranduago, Le Normadek langara bidali du errematea. Rijekak abagune gutxi izan ditu lehen 45 minutuetan, baina 38.ean Loncar gola sartzetik gertu egon da gutxigatik kanpora Joan den jaurtiketaren bidez. Realak azkar erantzun du, eta abagune argia izan du atsedenaldira iritsi aurretik: 42. minutuan Portuk kanpora bidali du errematea Gorosabelen erdiraketa onaren ostean.
Bigarren zatian, talde gipuzkoarra izan da baloiaren jabe, baina Realari gehiago kosta zaio gola sartzeko aukera argiak sortzea. Portuk aukera argia alferrik galdu du 56. minutuan, Isaken pasea jaso eta errematea kanpora bidalita. Ondorengo minutuetan bi taldeetako batek ere ez ditu gol aukerak sortu, 83. minutuan Oyarzabalek egin duen jaurtiketa zutoinera joan den arte; Realeko jokalariak area barrutik errematea egin du, eta baloia zutoinera. Partidako 88. minutuan, Monrealek area barrutik jaurti, eta Nevistic atezainak txuri-urdinen gola saihestu du. Ekinean jarraitu du Realak azken unera arte, eta Jon Bautistak 0-1ekoa sartu du 92. minutuan; Mikel Merinok pase ona eman, eta aurrelariak ez du barkatu Nevistic atezainaren aurrean.
Bautistak berak bigarren gola sartzeko aukera izan du, 94. minutuan, baina atezainaren aurrean egin duen jaurtiketa kanpora joan da, oso desbideratuta. Neurketa Realaren garaipenarekin amaitu da.
Fitxa teknikoa:
0-.Rijeka: Nevistic; Tomecak, Escoval, Velkoski, Smolcic, Stefulj; Pavicic, Cerin, Andrijasevic (Yateke, 61. min), Loncar (Capan, 87. min); Kulenovic (Lepinjika, 77. min).
1.-Reala: Remiro, Monreal, Le Normand, Aritz, Gorosabel; Zubimendi, Merino, Silva; Portu (Januzaj, 89. min) Oyarzabal (Bautista, 85. min), Isak (Willian Jose, 72. min).
Epailea: Bartosz Frankowski (Polonia). Txartel horiak atera dizkie Andrijasevic, Pavicic, Capan, Lepinjika Rijekako jokalariei, baita Merino Realeko futbolariari.
Gola: 0-1, 92. min: Jon Bautista.
Zure interesekoa izan daiteke
Hector Fortek 2031ra arte sinatu du Realarekin
Bartzelonak beretzat gorde ditu berrerosteko aukera eta, etorkizunean jokalaria salduz gero, irabazien ehuneko bat jasotzeko eskubidea.
Gorrotxategi: “Ligan partida bat lasai irabaztea gutxitan gertatzen da"
Realeko jokalaria pozik azaldu da Espanyolen aurka lortutako garaipenagatik (2-1), EA Sports Ligako 3. jardunaldiko partidan. Garaipenak txapelketako lehen puntuak eman dizkio Realari.
Realaren egutegia, Europa Ligan
Talde txuri-urdinak AFC Bournemouthen aurka egingo du debuta Anoetan, irailaren 17an, 21:00etan; liga fasea ixteko azken partida, berriz, Juventusen aurka jokatuko du etxetik kanpo, urtarrilaren 28an, 21:00etan.
Realak garaipena lortu du Espanyolen aurka (2-1)
Barrenetxea eta Oskarssonen golek denboraldiko lehen garaipena eman diete txuri-urdinei une oro kontrolpean izan duten partidan.
Logroñok Realaren zalantzak zigortu ditu Zubietan (0-2)
Aste zaila da Realarentzat. Askeazkenean 5-2 galdu zuen Londresen Chesearen aurka, ostegunean Arturo Ruiz entrenatzaileak bere kargua utzi zuen eta gaur goizean 0-2 galdu du Logroño United taldearen aurka F Ligako debutean, Zubietan. Errioxarren golegileak Mawete eta Cris izan dira, bigarren zatian.
Jon Karrikaburu Burgosko jokalaria izango da
Realak eta Burgosek akordioa lortu dute Elizondoko aurrelaria eskualdatzeko. Karrikaburuk Donostiako klubean egindako ibilbidea bukatu du oraingoz, eta Sergio Francisco izango du berriro entrenatzaile.
Matarazzo, Europa Ligako zozketari buruz: “Oso pozik nago zozketaren emaitzarekin"
Realeko entrenatzailea Realari egokitutako aurkariez aritu da. Donostiarrek Juventus, Olympique Lyon, Crystal Palace, Bournemouth, Viktoria Plzen, Torreense, Union SG eta Lillestrom taldeekin neurtuko dituzte indarrak.
Juventus, Lyon, Bournemouth eta Crystal Palace, Realaren aurkari sendoenak Europan
Talde donostiarrak Lyon, Juventus, Viktoria Pilsen, Union Saint-Gilloise, Bournemouth, Crystal Palace, Torreense eta Lillestrom izango ditu aurkari 2026-2027 denboraldiko Europa Ligan.
Mamadou Sarr, Realeko jokalari berria
Talde txuri-urdinak eta Chelseak senegaldar atzelariaren lagapena adostu dute 2026-27 denboraldiaren amaierara arte. Ostegunean osasun-azterketa egin zioten, eta ostiral honetan bat egingo du taldekide berriekin Zubietan.
Arturo Ruizek Realeko entrenatzaile kargua utzi du
Emakumezkoen taldeko teknikariak bere kontratuan aurreikusitako kalte-ordaina ordainduko du bere irteera gauzatzeko.