Erreginaren Kopa, finalerdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Sevillaren kontra jokatuko du, etxean

Otsailaren 17an, igandean, eta partida bakarrera, txuri-urdinek finalerako txartela izango dute jokoan.
Reala - Sevilla, otsailaren 17an
Reala - Sevilla, otsailaren 17an

Granadako Alhambran egin da 2019ko Erreginaren Kopako zozketa gaur eguerdian.

Espainiako Futbol Federazioak finala jokatuko den herrira bertara hurbildu nahi izan du zozketa. Finalerdiak otsailaren 17an jokatuko dira partida bakarrera eta Realak etxean jokatuko du Sevillaren kontra.

Beste finalerdia bi talde faboritoek jokatuko dute, Atleticok eta Bartzelonak.

FINALERDIAK

Atletico vs. FC Bartzelona

Reala vs. Sevilla

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X