Osasunak Dubasin fitxatu du 2030era arte
Kataluniako jokalaria Sporting Gijon taldean jokatzen aritu da orain arte, eta Espainiako Lehen Mailarako aldaketa egingo du aurrerantzean, gorritxoen eskutik.
Jonathan Dubasin, Osasunaren jokalari berria.
Osasunak Jonathan Dubasin jokalariaren fitxaketaren berri eman du astelehen honetan; hain zuzen ere, 2030era arteko kontratua sinatu dute bi aldeek. Iragan sasoian Spoting Gijon taldean ibili zen, eta 17 gol sartu zituen.
26 urte ditu, eta bere ibilbideko denboraldirik onena egin berri du Sportingekin. Izan ere, 17 gol sartzeaz gain, lau asistentzia ere eman ditu.
Seu d'Urgellen hasi zen, eta Andorra, Atletic Segre eta Gironako behe mailetako taldeetan jarraitu zuen jokatzen. Figueres, Costa Brava, Logroñes, Albacete, Basilea, Oviedo eta Sporting taldeetan ibili da ondoren. Orain, Espainiako Lehen Mailan debuta egiteko aukera izango du, Osasunan. Eskuin hegala indartzera dator.
Dubasinek gaur arratsaldean bertan egingo du bat taldekideekin, Norwichen (Ingalaterra). Jokalariaren aurkezpen ofiziala handik itzulitakoan egingo dela zehaztu du Osasunak.