AGURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Dominguezek Osasunaren emakumezkoen taldearen entrenatzaile izateari utziko dio

Talde gorritxoak eta entrenatzaileak euren bideak banandu dituzte hiru denboraldiren ostean.

Jose Dominguez deja de entrenar a Osasuna Femenino
Argazkia: CA Osasuna.

Osasunak iragarri duenez, Josu Dominguezek ez du Osasunaren emakumezkoen taldea entrenatzen jarraituko. "Klubak eskerrak eman nahi dizkio Dominguezi bere ibilbidean erakutsitako konpromisoagatik eta arduragatik, eta baita zaleekiko eta erakundeko langileekiko izan duen tratu bikainagatik ere. Bere laguntzaile izan diren Iker Alcuaz, Gustavo Palacios eta Daniel Gonzálezek ere ez dute jarraituko, eta klubak eskerrak eman nahi dizkie egindako lanagatik. Osasunak Josu Dominguez eta bere staffari zorterik onena opa die etorkizuneko erronka profesionaletan", adierazi du Osasunak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X