Juan Cruzek ez du Osasunan jarraituko
Atzelariak sei denboraldi eman ditu Nafarroako klubean; Elxetik iritsi zen bertara. 164 partida jokatu ditu talde gorritxoan: “Bere lehen denboralditik, taldekideen eta zaleen errespetua eta maitasuna bereganatu zituen, eta balioak defendatzen jakin izan du”, nabarmendu du Iruñeko klubak.
Juan Cruz atzelariak ez du Osasunan jarraituko, asteartean Nafarroako klubak iragarri duenez. Futbolari madrildarrak sei denboraldi eman ditu Osasunan; Elxetik iritsi zen bertara, 2020an. 164 partida jokatu ditu talde gorritxoan: “Bere lehen denboralditik, taldekideen eta zaleen errespetua eta maitasuna bereganatu zituen, eta balioak defendatzen jakin izan du”, nabarmendu du Iruñeko klubak.
Osasunako jokalari bezala, Juan Cruzek Errege Kopako txapeldunorde izatea lortu zuen 2023an, eta klub gorritxoak gogora ekarri duenez, Iruñean izandako sei denboraldietan erdietsi du, lankideekin batera, Lehen Mailari eutsi dio.
Asteazkenean, 11:30ean, Sadarren, Juan Cruzek prentsaurrekoa emango du, agur esateko.