Osasuna loriatik amesgaiztora igaro da Levanteren aurka (3-2)
Lehen 10 minutuetan 0-2 jarri arren, defentsako akatsek eta Herrerak jasotako txartel gorriak partida baldintzatu dute, eta gorritxoek porrot mingarria jaso dute.
Ruben Garcia, Levanteren gol bat jaso ostean burumakur. Argazkia: EFE
Osasunak 3-2 galdu du Levanteren aurka ostiral honetan, Valentzian jokatu den EA Sports Ligako 35. jardunaldiko partidan. Lehen 10 minutuetan 0-2 jarri arren, defentsako akatsek eta Herrerak jasotako txartel gorriak partida baldintzatu dute, eta gorritxoek porrot mingarria jaso dute.
Partida ezin hobeto hasi da gorritxoentzat. 3. minutua jokatzen ari zirenean, Osasunak kontraeraso bat egin du, Moncayolak baloia areara erdiratu du, eta Toljanek bere atean sartu du baloia, alderatzen saiatu denean(0-1).
Handik gutxira, beste kontraeraso batean egin du Nafarroako taldeak 0-2koa. Pazientzia handiz ondo landutako jokaldia egin ondoren, Budimirrek egin du gola.
Abantaila hori lortu ondoren, Osasunak martxa bat jaitsi du, eta baloiaren jabe izaten jarraitu du, presarik gabe. Levante, bere aldetik, hasiera txarrari buelta ematen saiatu da. Urruneko jaurtiketekin min egiten saiatu da, Pablo Martinez bereziki, baina Sergio Herreraren atean arrisku gehiegi sortu gabe.
Espiren bi burukada izan dira etxekoen aukera argienak, baina kanpora joan dira. Lehen ordu erdia pasatuta, korner batean, Levantek aldea murriztu du Victor Garciaren golarekin (1-2).
Handik minutu batera, Victor Garciak bere bigarren gola sartu du emaitza berdintzeko. Urrunetik erdiraketa-jaurtiketa bat eginda, gol ikusgarria egin du, Herrera aurreratuta zegoela baliatuz (2-2).
Egoera okertzeko, lehen zatia amaitzear zegoenean, Sergio Herrera kaleratu du epaileak. Baloi baten bila irten da, distantziak gaizki neurtu ditu, eta areatik kanpo eskuarekin eman dio baloiari. Epaileak txartel gorria atera dio zuzenean.
Levante gogotsu itzuli da aldageletatik, eta bere arean itxi du Osasuna. Gehiago gerturatzen hasi da, eta Bruguek langara bidali du baloia buruz. Partidak itxura onik ez zuela ikusita, Liscik aldaketa bikoitza egin du: Torro eta Raul Garcia de Haro zelairatu ditu Iker Muñoz eta Budimirren ordez.
Hala ere, Levantek jokoaren agintea izaten jarraitu du, eta Aitor Fernandezek askotan atera behar izan ditu eskuak bere geldiketekin taldea salbatzeko.
Azken minutuetan, Eyongek bakarrik errematatu du buruz area barruan, eta partida iraultzeko balio izan duen gola eman dio Levanteri (3-2).
Osasunak ez du jakin bi goleko abantaila aprobetxatzen, eta jokalari bat gutxiago izatea pisu handiegia izan da. Hartara, punturik gabe itzuli da Valentziatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasunak estutu du, baina ez du gola aurkitu
Talde gorritxoa Levante baino gehiago izan da neurketan, baina asmatze faltak nagusitasun horrek garaipena lortzea eragotzi du.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"
Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Italiako taldearen aldeko lehendabiziko gola Mateo Politanok sartu du, 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan, 53. minutuan, Lorenzo Luccak bigarrena egin du. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek, 69. minutuan, bete-betean asmatu du hamaika metroetatik.