Osasunak Atleticoren eraginkortasunaren aurka talka egin du, eta Europako ametsa urruntzen ari zaiola ematen du (1-2)
Lookmanen eta Sorlothen golek Alessio Liscik zuzentzen duen taldea zigortu dute, nahiz eta gehiago merezi izan duen lehen zatian, atsedenaldira berdindurik joteko moduan egon da behintzat, baina bigarrenean beste gol bat jaso du. Barjak aldea murriztu du luzapenean.
Lookman, penaltiz egindako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Osasunak 0-2 galdu du Atletico Madrilen aurka Sadarren, EA Sports Ligako 36. jardunaldian, eta badirudi Konferentzia Ligarako txartela lortzeko aukerak urruntzen ari zaizkiela, gainerako emaitzen zain. Lookmanen eta Sorlothen golek Alessio Liscik zuzentzen duen taldea zigortu dute. Osasunak gehiago merezi izan du lehen zatian, atsedenaldira berdinduta joatea behintzat, baina bigarrenean beste gol bat jaso du. Atletico bat gutxiagorekin geratu da amaierarako hamar minuturen faltan, eta gorritxoek aldea murriztea lortu dute Kike Barjak luzapenean sartutako golari esker.
Osasunak sari gutxi izan du lehen zatian, gorritxoak nagusi izan baitira, eta koltxoneroek baino baloi gehiago izan dute; gainera, arriskua sortu dute areara egindako erdiraketen bidez. Hala ere, Cholo Simeoneren jokalariek aurrea hartu dute markagailuan 15. minutuan, Lookmanek sartutako penaltiari esker. Epaileak penaltia adierazi du Javi Galanek, Griezmannekin lehian, baloia zeukala ukitu duelako.
Lisciren taldeak berehala erantzun du, eta Rossierrek 21. minutuan egindako jaurtiketa Budimirrek desbideratu du area barruan, baina ez du aterik aurkitu. Bi minutu geroago, aurrelari kroaziarrak lehen zatiko abagune argienetako bat alferrik galdu du. Bakarrik geratu da Mussoren aurrean, Atletico Madrilen atzelarien opari baten ostean, baina ez du asmatu.
Raul Morok min hartuta berdegunea utzi behar izan du 35. minutuan, eta Kike Barja zelairatu da haren ordez. Jarraian, Sadarreko harmailak eta jokalari gorritxoek Budimirri egindako penaltia eskatu dute, baina Llorentek baloia ukitu du eta epaileak ez du ezer adierazi. 40. minutuan, Pubillek sekulako barnekaldia egin du eskuin hegaletik eta bere jaurtiketa gurutzatua kornerrera desbideratu du Aitor Fernandezek, geldiketa bikain batekin.
45. minutuan, epaileak penaltia adierazi du, Mussok ukabilarekin Budimirren burua jo duelakoan. Zuzenean ematen zuen atezain koltxoneroak ukabilez ukitzen zuela baloia, eta ez zuela jokalari kroaziarra kolpatzen. VARak Jose Luis Guzman epaileari deitu dio jokaldia berrikusteko, eta lehen erabakia atzera bota du. Luzapenean, Zenicako aurrelariak txartel horia ikusi du Pubill bultzatzeagatik, baloirik gabe, tartean ez zegoenean.
Atsedenaldiaren ostean, neurketa berotu da, eta epaileak txartel horiak atera ditu futbolariak baretzeko. 65.minutuan, Abel Bretonesen erdiraketa on batek Budimirren burua aurkitu du, baina Mussok geldiketa ikusgarri batekin erantzun dio. 70. minutuan bigarren kolpea jaso du Lisciren taldek; izan ere, Sorlothek Llorenteren erdiraketa bat aprobetxatu du, 70. minutuan, buruz, Atleticoren bigarren gola egiteko. Aurrelari norvegiarra bigarren zatian zelairatu da.
78. minutuan, Llorentek bigarren txartel horia ikusi du, merezita, Aimar Orozi egindako sarrera gogor baten ondorioz. Talde nafarra saiatu da azken minutuetan markagailua estutzen, eta Barjak luzapenean egindako erremateari esker lortu du. Baina berandu zen ordurako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin. Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Iker Benitok Queretaron jokatuko du
Mirandako jokalariak etapa berri bati ekingo dio Mexikon 2027ko abuztuaren 31ra arte.
Luis Sabalza, Celta-Osasuna partidari buruz: “Zer nahi duzu egitea? Ez jokatzea? "
Celta-Osasuna partida atzera buruz hitz egin du Osasunako presidenteak, taldeak Javierrera LaLiga hasi aurreko lore-eskaintza egiteko egin duen bisitaren ondorengo uneetan.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"
Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).
Osasunak denboraldiaurreko lehen porrota jaso du Napoliren aurka, Italian (2-1)
Italiako taldearen aldeko lehendabiziko gola Mateo Politanok sartu du, 27. minutuan. Atsedenalditik bueltan, 53. minutuan, Lorenzo Luccak bigarrena egin du. Osasunaren gol bakarra penaltiz iritsi da. Ante Budimirrek, 69. minutuan, bete-betean asmatu du hamaika metroetatik.
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich Cityri
Osasuna 1-2 gailendu zaio Norwich City taldeari Colchesterren jokatutako lagunartekoan. Darlingek 58. minutuan eginiko gola iraultzeko gai izan dira gorritxoak. Aimar Orozek lehen minutuak izan ditu eta Arazurikoak bere maila erakutsi du bigarren zatian. Penaltiz egin dute banakoa gorritxoek. Garaipenaren gola, luzapenean, Asier Bonelek sartu du.