Raul Morok ez ditu azken bi jardunaldiak jokatuko, lesioagatik
Jokalari katalanak berdegunetik alde egin behar izan zuen lehen zatian koltxoneroen aurrean, eskuin izterreko atzealdean min egin ostean.
Osasunak baieztatu egin du Raul Moro aurrelariaren lesioa, Atletico Madrilen aurka egindakoa. Ondorioz, ezingo du jokatu igandean gorritxoek Espanyolen aurka jokatuko duten partida, ezta Getaferen aurkako hurrengo astean jokatuko dutena ere.
Jokalari katalanak alde egin behar izan zuen berdegunetik lehen zatian Atletico Marilen aurkako partidan, eskuin izterreko atzealdean min egin ostean.
Hala, Morok sendatze-prozesuari ekin dio, medikuen azterketek baieztatu eta gero lesio muskular bat duela eskuin hankako bizeps femoralean. Gutxienez 2-3 aste beharko ditu sendatzeko, eta, ondorioz, ezingo ditu jokatu Ligako azken partidak.