Puntu gazi-gozoa lortu du Osasunak Betisen aurkako partida bizian (1-1)
Andaluziako taldea azkar aurreratu da markagailuan, Abdek sartutako golari esker, baina gorritxoek atsedenaldia heldu baino lehen berdindu dute emaitza. Budimirrek egin du gola, penaltiz.
Osasunak 1-1 amaitu du Betisen kontra Sadarren jokatu duen EA Sports Ligako partida bizia. Andaluziako taldea azkar aurreratu da markagailuan, Abdek sartutako golari esker. Gorritxoek atsedanaldia heldu baino lehen berdindu dute emaitza. Budimirrek egin du gola, penaltiz.
Oro har, Alessio Lisciren taldea hobea izan da, eta Victor Muñozek sekulako partida egin du. Alabaina, Valles atezaina erabakigarria izan da, eta, azkenean, berdinketarekin bukatu da norgehiagoka. Puntu gazi-gozoa Osasunarentzat, garaipena behar zuelako datorren denboraldian Lehen Mailan jarraituko duela ziurtatu eta Europako postuak eskuratzeko borrokan sartzeko.
Osasunari hasieratik jarri zaio neurketa aldapa gora; izan ere, Abdek zazpigarren minutua bete orduko egin du 0-1ekoa. Osasunako jokalari ohiak ez du gola ospatu.
Sevillako taldea ondo aritu da, Fornalsen zuzendaritzapean, eta arriskua sortu du. Alabaina, pixkanaka, atzera egin du, eta Alessio Lisciren mutilek, berriz, aurrera jo dute.
Betisen jokalari arriskutsuena Abde izan da, eta etxeko taldean Victor Muñozek hartu du aurkaria zirikatzeko akuilua.
Markagailua berdindu duen gola penaltiz egin du Osasunak. Ruben Garciak atera du kornerra, eta Budimirren burukada Vallesek aldaratu du, modu ikusgarrian, baina baloia bigarren zutoinaren inguruan gelditu da, eta Valentin Gomezek Herrandoren hanka jo du, baloia urruntzen saiatu denean. Sesma Espinosa epaileak penaltia adierazi du, eta Budimirrek ez du hutsik egin: 1-1.
Bigarren zatian, Osasunak Sadarren ohiko duen ausardiarekin jokatu du, eta garaipenaren bila joan da. Victor Muñozek partida bikaina egin du, eta arrisku handia sortu du.
Tamalez, partidako beste protagonista nagusia Valles atezaina izan da. Geldiketa erabakigarriak egin ditu, eta, azkenean, ez da gol gehiago izan. Horrenbestez, puntu banaketarekin bukatu da Osasunaren eta Betisen arteko norgehiagoka.
Zure interesekoa izan daiteke
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Moncayola: “Ez da gure eguna izan, akats asko egin ditugu”
Jon Moncayolak onartu du Osasunak akats asko egin dituela eta bost gol sartuta oso zaila dela Lehen Mailan puntuak batzea.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Osasunak Rockson eta Del Castillo aurkeztu ditu, Sadarren
Nafarroako taldeak ondo ekin dio EA Sports Ligari; izan ere, jokoan izan diren aurreneko bederatzi puntuetatik, zazpi bereganatu ditu. Ostegunean, bi jokalari berri hauen aurkezpena egin du.
Osasunak Romain Del Castillo aurrelaria fitxatu du
Del Castillo, 30 urtekoa bera, Brest taldetik iritsi da Osasunara, alegia, Frantziako Ligatik. Nafarroako klubak milioi bat euro ordaindu du jokalaria fitxatzeko, baina, hainbat aldagai beteta, beste 450.000 euro ere ordain litzake. Futbolariak bi denboraldirako sinatu du, eta beste denboraldi batez luza dezake.
Sergio Herrera: “Pozik eta konfiantza handiarekin egon behar dugu”
Osasunak 1-0 irabazi dio Getaferi. Sergio Herrerak azaldu duenez, "Getafe ez da talde erraza", baina Ruben Garciak, bere aldetik, "ondo defendatu" dituztela adierazi du eta lortutakoaz harro agertu dira biak. (Bideoa gazteleraz)
Budimirrek Osasunaren garaipena sinatu du Getaferen aurka (1-0)
Osasunak denboraldi hasiera onari eustea lortu du Getaferen aurka, Sadarren, eta, partida parekatua izan arren, garaitezin jarraitzea lortu du.
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Osasunak markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Balaidosen
Aspasek aurretik jarri ditu etxekoak, baina Marcos Alonsoren kanporaketak partida aldatu du eta Barjak eta Budimirrek markagailua irauli dute.