EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak atera jaurti gabe galdu du Valentziaren aurka (1-0)

Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egin duen gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.

VALENCIA, 01/03/2026.- El centrocampista del Valencia Largie Ramazani marca gol de penalti conta Osasuna, durante el partido de la jornada 26 de LaLiga entre el Valencia y el Osasuna, este domingo en el estadio de Mestalla en Valencia.-EFE/ Biel Aliño
Ramazanik penaltiz sartu du gola. Argazkia: EFE

Osasunak 1-0 galdu du Valentziaren aurka igande honetan, Mestallan jokatu den EA Sports Ligako 26. jardunaldiko partidan. Arrisku gutxiko partida izan da bi aldeetatik, eta Ramazanik penaltiz egindako gola izan da atera egin duten jaurtiketa bakarra.

Lehen zatian, berdintasuna izan da nagusi, ez bata ez bestea ez baita gai izan aurkaria menderatzeko. Valentzia jokoari abiadura ematen saiatu da, Osasunak kontrakoa egiten saiatu arren; gorritxoek nahiago izan dute baloiaren jabetza izan eta pixkanaka hurbildu Dimitrievskiren atera. 

Hala ere, inor ez da benetako arriskua sortzeko gai izan. Eraso gehienak hegaletatik iritsi dira, baina, erdiraketez haratago, ez da aukerarik sortu. Lehen zati osoan ez dute atera jaurtiketarik egin.

Valentziako taldeak penaltia eskatu du jaurtiketa batean Herrandok baloia besoarekin ukitu duenean, baina lurrean etzanda zegoenez, epaileak ez du ezer adierazi.

Bigarren zatia bide beretik hasi da, eta gorritxoen aukera bakarra Victor Muñozen jaurtiketa bat izan da. 65. minutuan, Sadiqek ihes egin dio Herrandori, eta Sergio Herreraren ateraino heldu da. Atezainak lurrera bota du jaurtiketa gelditzeko ahaleginean, eta epaileak penaltia adierazi du.

Ramazanik gola sartu du, baina bere taldekide bat behar baino lehen sartu da areara, eta epaileak errepikatzeko agindu dio. Bigarren ahaleginean ere, gola egin du (1-0).

Osasunari kosta egin zaio erasoan hutsuneak aurkitzea eta Lisci aldaketekin hasi da. Baina ez dute emaitzarik eman. Hala, Osasunak atera jaurti gabe bukatu du partida eta azken partidetako bolada ona eten du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X