Imanol Alvarezek ez du Bera Bera entrenatzen jarraituko datorren denboraldian
Tati Garmendia klubeko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Alvarez ez da taldeko entrenatzailea izango datorren denboraldian, eta astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan emango duen prentsaurrekoan azalduko du bere erabakia.
Super Amara Bera Berako egungo entrenatzaileak, Imanol Alvarezek, ez du Donostiako taldeko entrenatzaile karguan segituko 2025-2026 denboraldia amaitu eta gero. Bere ekimenez utziko du kluba Alvarezek, zazpi urtez jarraian bertan aritu ostean.
2024-2025 denboraldian Liga, Kopa eta Iberiar Superkopako tituluak lortu zituen Alvarezek, eta azken txapelketa hori berriro irabazi du aurtengo denboraldian. 2018-19an iritsi zen Gipuzkoako taldera, eta, horren eskutik, kluba hazi egin da arlo guztietan, emakumezkoen eskubaloian nagusi izateraino.
Aurretik ere entrenatu zuen Bera Bera, 2012-13 denboraldian, eta Liga eta Kopa irabazi ondoren, taldea utzi zuen, "arrazoi pertsonalak" argudiatuta.
Klubak bigarren etapa baterako kontratatu ondoren, etapa are arrakastatsuagoa egin du, baina Alvarezek gutxienez beste urtebetez Donostian jarraituko zuela adierazi ostean, edo Tatiana Garmendia presidenteak hori ulertu ostean, klubak ohar baten bidez jakinarazi du Alvarezek ez duela taldean jarraituko, eta astelehenean prentsaurrekoan azalduko duela erabakia.
Bera Bera bigarren sailkatua da Ligan gaur egun, eta maiatzean jokatuko den Erreginaren Kopako txapelketa laugarren aldiz jarraian irabazteko faboritoetako bat da. Txapelketa hori izango da Alvarezek Bera Berarekin beste titulu bat irabazteko izango duen azken aukeretako bat.
Zure interesekoa izan daiteke
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Elke Karsten Bera Berako jokalariari ebakuntza egingo diote
Hegaleko argentinarrari ekainaren amaieran egingo diote ebakuntza, sorbaldan duen lesio larria sendatzeko, eta 6 hilabete emango ditu bajan.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.
Amandine Balzincek Bera Beraren atea indartuko du 2028ra arte
Atezain frantziarra Mecalia Atletico Guardes taldetik dator, hurrengo bi denboraldietan Donostiako proiektuan sartzeko.
Imanol Alvarez: “Gustura bukatu nuen; ez gara txapeldunak, baina ondo gordeko dut bigarren postu hau”
Imanol Alaverezekin egon gara, Bera Berako entrenatzaile ohiarekin. Bigarren postuan amaitu duten arren, horrek “hobetzeko aukera” daukazula erakusten dizula adierazi du, eta baloratzekoa dela. Orain, Jon Begiristainen eskuetan utzi du taldea, bere aburuz, “pertsonarik aproposena”. Hala ere, emaztearekin batera ikusiko dugu ermuarra Gascan.
Imanol Alvarez: “Oso pozik nago taldearekin; nire iritziz, Rocasak merezi du Liga”
Bera Beraren entrenatzaileak azken partida zuzendu du Donostiako taldean, Telden, Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko play-offeko bigarren norgehiagokan; Alvarezek nabarmendu du Bera Berak ahalegin handia egin duela, baina uste duela Rocasak merezita bereganatu duela garaipena.
Rocasa da ligako txapelduna, Bera Berari berriro irabazita (26-23)
Joaneko partida galduta zeukala, Gipuzkoako taldeak ezin izan du ligako titulua berriz eskuratu.
Imanol Alvarez: “Ez dugu asmatu eta ez dugu jokatzeko lekua topatu”
Bera Berak galdu egin du Rocasaren aurka, Guerreras Iberdrola Ligako finaleko lehen partidan. Maitane Etxeberriak azaldu digunez, hasieran “asko kostatu zaie erasoa” eta “oso zaila da Rocasa bezelako baten aurka partidari buelta ematea”.