Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunak Raul Moro fitxatu du, 2031ra arte

Jokalari kataluniarra Ajax taldean aritu da denboraldi honetan, baina ia ez du jokatu. Iruñeko klubak bost milioi euro ordaindu ditu, eta futbolariaren etete klausula 50 milioikoa izango da.

Raul Moro futbol-jokalaria

Raul Moro jokalariaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Osasunak Raul Moro jokalaria fitxatu duela iragarri du. 23 urteko futbolari kataluniarra Ajax taldean ibili ida denboraldi honetan, eta LaLigara itzuliko da. Iruñeko klubak bost milioi euro ordaindu ditu, eta futbolariaren etete klausula 50 milioikoa izango da.

Talde gorritxoak egin zuen Moro ekartzeko ahalegina joan den denboraldian, baina ez zuten adostasunik lortu. Hori dela eta, Ajax taldearekin bat egin zuen. Osasunak eta Ajaxek zer adostu duten kontuan izanik, Nafarroako klubak zehaztu duenez, aukera dago gorritxoek hiru milioi gehiago ere ordaintzea Herbehereetarako klubari. Hala izango balitz, Osasunak futbolariaren jabetzaren % 80 eskuratuko luke; fitxaketa gauzatuta, jokalariaren eskubide ekonomikoei erreparatuta, % 50ean da Osasunarena.

Ajaxen aritu aurretik, Raul Moro Valladoliden ibili zen, EA Sports Ligan. Amsterdameko taldearekin, 2025-2026 denboraldian, 21 partida ofizialetan zelairatu da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X