Mediku-txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bryan Zaragozak haustura dauka eskuin oineko bosgarren metatartsoan

Osasunako jokalariak astelehenean Sevillaren aurka jokatutako Ligako partidan hartu zuen min.
Bryan Zaragozaren artxiboko irudia
Bryan Zaragozaren artxiboko irudia. EFE

Bryan Zaragoza Osasunako jokalariak hautsita dauka eskuin oineko bosgarren metatartsoa, klub gorritxoak astearte honetan ohar batean zehaztu duenez. Zaragozak Sevillaren aurkako Ligako norgehiagokan hartu zuen min, eta gaur egindako probek lesioa duela baieztatu dute.

Erdilaria astearte honetan itzuliko da Iruñera, errekuperazio lanarekin hasteko. Taldeak ez du azaldu zenbat denbora beharko duen, baina litekeena da 2025era arte baja izatea. Hortaz, Alaves eta Athleticen aurkako derbietan ezingo du jokatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X