Eibarrek zazpigarren garaipena jarraian lortu du, Albacete mendean hartuta (1-3)
Armaginek ez dute aurrekoetan emandako itxura ona erakutsi baina zortea alde izan dute. Rober, Mada, Lluis Lopez bere atean eta Pejiño izan dira partidako golegileak.
Armaginek geldiezin jarraitzen dute. Argazkia: LaLiga Hypermotion.
Eibarrek bolada onari eutsi dio eta 1-3 nagusitu zaio Albaceteri. Etxeko taldea gipuzkoarrak baino hobeto aritu da, baina ez du erasoan nahi besteko minik egitea lortu. Bildutako hiru puntuei esker, armaginak lider dira sailkapenean, Castellok bere partidan egiten duenaren zain.
Albacete izan da gola sartu duen lehena, partida hasi eta berehala, Roberrenbitartez.
Handik gutxira, Magunagoitiak mantxarren bigarrena saihestu du, armaginak baino askoz gehiago izan baitira lehen zatian.
Bigarrenean, Madak errebote bat hartu du Carlos Marin azpikoz gora jartzeko (47. min).
Berdinketak jota utzi du Albacete eta eibartarrek ederki aprobetxatu dute. 65. minutuan, Alvaro Rodriguezen erdiraketa Carlos Marin Lluis Lopezen erdiraketa izan da, baina ezin izan du 1-2koa saihestu.
Norgehiagokako azken ekintzan, Martonek baloi bat jarri dio Pejiñori Las Palmaseko jokalari ohiak 1-3koa ezarri dezan markagailuan.