Eibarrek laugarren garaipena jarraian lortu du Ceutaren aurka (3-0)
Armaginek zazpi jardunaldi jarraian daramatzate puntuak lortzen, eta play-off postuak lortzeko lehian sartu dira.
Marton, penaltia botatzen. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek bere sasoi bikaina berretsi du, eta 3-0eko emaitzarekin garaitu du Ceuta igande honetan. Partida hasi aurretik talde armaginak baino 3 puntu gutxiago besterik ez zituen Ceutak, eta Lehen Mailara igotzeko play-offetan sartu nahi duten bi talderen arteko lehia izan da.
Norgehiagoka bizi hasi da, eta lehen hamar minutuak jokatu berritan, Ceutako atezainak penaltia egin du, Bautista area barruan lurrera botata. Javi Martonek sartu du 1-0ekoa, hamaika metroko puntutik egindako jaurtiketa gauzatuta.
22. minutuan, Magunagoitiak geldiketa bikaina egin bhar izan du Marcosen jaurtiketa ezerezean uzteko.
Lehen ordu erdia pasatuta zenean, epaileak Jairrek buruz sartutako gol bat baliogabetu du, armaginekin egindako lehen gola izango zen, aurretik jokoz kanpo zegoela adierazita.
Ceuta indartsuago zelairatu da bigarren laurdenean eta presioa handitu du Eibarren aurka. Euskal taldeak, berriz, bere abantaila zaintzen jarraitu du.
52. minutuan, Corpasek falta bat jaurti, Arbillak baloia orraztu, eta Carlos Hernandezek bere atean sartu du (2-0).
Etxeko taldea partida ixten saiatu da, eta Arbillaren falta jaurtiketa batean hirugarren gola egiteko zorian egon da.
Eibarrek 70. minutuan jarri du behin betiko emaitza, Corpasen falta jaurtiketa batean. Javi Martinezek baloia Bautistaren oinetan utzi du, eta Bautistak behin betiko 3-0ekoa jarri du markagailuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.