Eibarren bolada ona eten du Malagak Ipuruan (2-4)
Eibar taldeak hamar partidako bolada ona eten du Ipuruan, igotzeko promoziorako lehia zuzenean Malagaren aurka galduta. Lehen zatian markagailua irauli arren, bigarren zatian armaginek ezin izan diote eutsi bisitarien nagusitasunari.
Eibarrek porrot mingarria jaso du Ipuruan (2-4) larunbatean, bigarren zatian nagusi izan den Malaga taldearen aurka. Armaginek hamar jardunaldi jarraian zeramatzaten galdu gabe, baina bolada ona eten dute etxean denboraldiko hirugarren porrota jasota.
Partida maldan gora hasi da gipuzkoarrentzat, 8. minutuan Chupetek penaltia gauzatuta (0-1) .
Hala ere, Eibarrek berehala erantzun du, eta Sergio Alvarezek berdinketa lortu du 19. minutuan, area barruko jokaldi nahasi batean (1-1).
Etxekoak aurretik jarri dira 31. minutuan , Corpasen golari esker, Bautistak hasitako lanari amaiera emanez (2-1). Hala ere, Malagak jokaldi arriskutsuak egin ditu atsedenaldira iritsi aurretik.
Bigarren zatian, bisitarien nagusitasuna gero eta handiagoa izan da. Malaga nagusitu da jokoan, eta berdinketa lortu du 65. minutuan, Adrian Niñoren golarekin (2-2).
Handik gutxira, Darkok markagailua irauli du, bisitarien hirugarrena eginda (2-3).
83. minutuan jaso du Eibarrek azken kolpea, Adrian Niñok bere bigarrena egin duenean, Joaquinen asistentzia bikaina jaso ondoren (2-4).
Emaitza honekin, Eibarrek atzerapausoa eman du sailkapenean, eta Malaga gainetik jarri da, Lehen Mailara igotzeko promozioko postuetan sartuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.