Adela Ricok kontratua berritu du Eibarrekin 2027ra arte
Extremadurako erdilaria joan den udan iritsi zen talde armaginera, Cacereñorekin F Ligara igotzeko zorian izan ondoren.
Adela Rico, entrenamendu batean. Irudia: SD Eibar
SD Eibarrek eta Adela Ricok akordioa itxi dute Extremadurako erdilariari 2027ra arte kontratua berritzeko, talde armaginak ohar labur batean jakinarazi duenez.
Rico joan den udan iritsi zen talde armaginera, Cacereñorekin F Ligara igotzeko zorian izan ondoren.
Adelak ezin izan zuen debuta egin 10. jardunaldira arte, Lezaman jokatutako derbira arte, lesio baten ondorioz. Bi jardunaldi geroago, 13. jardunaldian, Iñaki Goikoetxearen hasierako hamaikakoan lekua egin zuen, eta ordutik ez da bertatik atera, armaginekin 16 neurketa jokatu baititu.
"Erabaki honekin, Eibarrek sendotasuna eta kontrola bermatzen du zelai erdian", esan du Gipuzkoako taldeak.