Zer egin behar du Eibarrek igoerako play-offerako sailkatu ahal izateko?
Beñat San Joseren taldeak, 41. jardunaldian 2-0eko emaitzarekin Kordoba garaitu zuenak, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko aukerak dituela du, baina ez dago soilik bere esku: SkyFi Castalian irabazi beharko du, eta Burgosek El Plantio zelaian Andorraren aurka punturik ez lortzea behar du.
Eibarrek Castelloren zelaian irabazi eta Burgosek Andorraren aurka galtzea behar du, igande honetan, Hypermotion Ligaren 2025-2026 denboraldiko azkeneko jardunaldian, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko. Beñat San Joseren taldeak, 41. jardunaldian 2-0eko emaitzarekin Kordoba garaitu zuenak, EA Sports Ligara igoerako play-offa jokatzeko aukerak dituela jarraitzen du, baina ez dago soilik bere esku: SkyFi Castalian irabazi beharko du, eta Burgosek El Plantio zelaian Andorraren aurka punturik ez lortzea behar du. Bi partidak maiatzaren 31n, igandean, 18:30ean jokatuko dira.
Horrela, Hypermotion Ligan, Racing Santanderrek eta Deportivok lortu dute jada igoera zuzena. Ohikoa den bezala, ligan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren postuan amaitzen dutenek jokatuko dute play-offa. Momentu honetan, Almeria da hirugarrena, 71 punturekin; laugarrena Malaga da, 70 punturekin; Las Palmas dago bostgarren postuan, 70ekin baita ere; eta Castello 69 punturekin da seigarrena. Zazpigarrena Burgos da, 69 punturekin baita ere, eta Eibar berriz zortzigarren postuan dago 67 punturekin.
Ondorioz, lehenengo sei postuetan sartzeko aukera izateko Castelloren aurka irabazi beharko du Eibarrek, bisitari moduan. Baina, Andorrak Burgosi irabaztea behar du baita ere, hauek ez daukate ezer jokoan Ligako azkeneko jardunaldian. Emaitza hauek eman ezkero, igoerako play-offa jokatuko duten lau taldeen artean egongo da talde gipuzkoarra, bertan Lehenengo Mailako postu bat egonen da jokoan.
Eibarrek bigarren buelta bikaina osatu du, bertan jaitsiera postuetara begitzetik, berriro ere maila gorenera igotzeko asmoa izatera pasatu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.
Eibarrek Lucas Nuñez fitxatu du
20 urteko erdilaria Valentziatik dator, utzita.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Eibarrek denboraldiaurreko lehen entrenamendua egin du, Areition
Talde armaginak ilusio handiz ekin dio denboraldiari. Iñaki Goikoetxeak, asteazken honetan, 22 jokalari izan ditu bere esanetara.
Simona Boterok Eibarren jokatuko du, 2027ra arte
Erdiko atzelari kolonbiarra talde armaginaren bederatzigarren fitxaketa da, eta Espanyoletik dator.
Eibarrek Samara Ortiz fitxatu du
Talde armaginak jakinarazi duenez, 2027ra arte fitxatu du futbolari madrildarra.