Ivan Ramis kapitainak ez du Eibarren jarraituko
Ivan Ramis kapitainak ez du Eibarren jarraituko. 35 urteko Balearretako atzelariak 92 neurketa jokatu ditu Eibarren izan den bost denboraldietan eta gaurko entrenamenduan taldekideak agurtu ditu.
Sa Poblako jokalaria 2015ko udan iritsi zen Eibarrera Levantetik, eta bost denboraldi egin ditu armagin bezala, 92 neurketa jokatuz eta 7 gol eginez.
Azken denboraldi honetan 7 neurketa jokatu ditu, belauneko lesio bat tarteko, eta ezin izan du zelaian nahi beste egon. Hala ere, bere kapitain lana ondo bete du Ramisek, eta bere laguntzarekin taldeak bere helburu nagusia lortu du: zazpigarren urtez jarraian Lehen Mailan mantentzea.
Eibarrek Ramisen profesionaltasuna eta konpromisoa eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Eibarrek Imanol Garcia de Albeniz fitxatu du, 2029ra arte
Ezker hegaleko atzelari bizkaitarra, 2022-2023 denboraldian, Eibarren aritu zen, Athleticek utzita. Talde armagineko futbolari berria Sparta Pragatik iritsi da; 2025-2026 denboraldia, baina, Andorran eman du, Hypermotion Ligan.
Ivan Gil, Eibarrera bueltan
Erdilari kataluniarrak UD Las Palmasek utzita jokatu zuen talde armaginean eta 2029ra arte sinatu du oraingoan.
Hodei Arrillagak Eibarrekin berritu du 2029ra arte
Eibarko harrobian hezitako ezker hegalekoak beheko kategorietatik lehen taldera arteko ibilbide osoa egin ostean luzatu du klubarekin duen lotura.
Eibarrek Luis Lopezen kontratua 2029ra arte berritu duela iragarri du
Murtziako atezaina 2025eko ekainean iritsi zen armaginen taldera Mirandesetik eta azken denboraldi honetan Errege Kopako hiru partidak jokatu ditu.
Eibarrek Jokin Aranbarri entrenatzaile berria aurkeztu du: “Ohore handia da; lana eta konpromisoa ez dira faltako”
Aranbarrik emozio handiz hitz egin du, Ipuruan, talde armagineko lehen taldeko aulkia bere gain hartzean: “Taldea asko gustatzen zait, egia esan”, nabarmendu du.
Jesus Crespo, “Pejiño", Eibarren lehen fitxaketa 2026-27 denboraldirako
Pejiñoren etorrerarekin Eibarrek erasoko profil moldakorra izango du, desoreka eta bertikaltasuna eragiteko gai izango dena.
Marco Morenok Eibar utziko du Brasilgo Bahia taldera joateko
Atzelari kanariarra iragan denboraldiko udako merkatuan iritsi zen talde armaginera. Moreno hasierako hamaikakoetan izan zen txapelketaren zati handi batean, lesio batek taldetik kanpo utzi zuen arte.
Noe Fernandez, armagin berria
Erdilari avilestarrak 2028ra arte sinatu du Eibarko taldearekin.