Goraka datorren Eibarrek Betisen zalantzak aprobetxatu nahi ditu
Moralez gainezka ekingo dio Eibarrek Betisen aurkako gaur lehiari, 21:00etan, Sevilla (3-2) eta Celta (2-0) taldeen kontrako azken bi partidak irabazita helduko baita. Hartara, neurketa une ezin gozoagoan helduko da armaginentzat, sailkapenean dituzten zortzi puntuei gehiago batzeko asmoz.
Kirol arloan, Jose Luis Mendilibar entrenatzaile zaldibartarrak lesionatuta dagoen Coteren hutsune garrantzitsua izango du, eta Alvaro Tejero arituko da haren ordez ezker hegalean. Eskuinaldean, berriz, De Blasisek jardungo du.
Aurreko lerroari dagokionez, sasoiko dabilen Fabian Orellanak ziurtatuta dauka lekua, eta aurrelariaren atzetik jokatuko du seguruenik, hegalak Pedro Leoni eta Inuiri utzita. Ikusteko dago Mendilibarrek zein aurrelari aukeratzen duen, baina Orellana erdilari aurreratu gisa kokatzen badu, Quique Gonzalezen alde egingo du, agian.
Andaluziako taldeak, bere aldetik, Eibarrek beste puntu ditu, baina zalantza ugari izango ditu Vila-realen aurka 5-1 galdu eta gero.
Joan Francesc Ferrer 'Rubi'ren taldeak atzeko aldean agertu duen ahultasuna zuzentzeko asmoz zelairatuko da, dagoeneko 15 gol jaso baititu jokatu dituen zazpi jardunaldietan.
Balizko hamaikakoak:
Betis: Joel Robles, Emerson, Mandi, Bartra, Alex Moreno, Joaquin, William Carvalho, Guardado, Canales edo Tello; Borja Iglesias eta Loren.
Eibar: Dmitrovic, De Blasis, Ramis, Oliveira, Tejero, Pedro Leon, Edu Exposito, Diop, Inui, Orellana eta Quique Gonzalez.
Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez.
Futbol-zelaia: Benito Villamarin.
Ordua: 21:00.
Zure interesekoa izan daiteke
Rocio Candal: “Uste dut taldeak oso ondo amaitu duela denboraldia”
Eibarren Emakumezkoen Futboleko Arloko arduradunak, asteazkenean, amaitu berri den denboraldiaren gaineko balorazioa eman du. Candalek nabarmendu du klubaren asmoa dela proiektuari “jarraipena” ematea, hartzen ari den erabakiak eta dituen planak kontuan izanik.
Arene Altonaga, Eibarri agur esan ondoren: “Asko disfrutatu dut, eta oso zorte ona izan dut"
"Orangoz, ez dakit zer egingo dudan familiaz eta udaz gozatzeko", adierazi du Leioako jokalariak. Bizkaitarrak onartu du ama izateak pisu handia izan duela Eibar uzteko erabakian.
Cesar Palacios: “Datorren denboraldiari pazientziaz eta egonkortasunez ekitea oso garrantzitsua dela uste dut”
Cesar Palacios Eibar futbol taldeko kirol zuzendariak prentsaurrekoan hitz egin du denboraldiaren eta taldearen etorkizunaren balantzea egiteko. Adierazpenak, gaztelaniaz.
Jose Corpasek eta Toni Villak ez dute Eibarren jarraituko
Corpasek bost denboraldi eman ditu Eibarren, eta Toni Villa, aldiz, azken bi denboraldietan izan da talde armaginean.
Beñat San Josek Eibarren jarraituko du 2027ra arte
Talde armaginaren 60 partida zuzendu ditu 2025eko otsailean iritsi zenetik, 27 garaipen lortuta.
Astralagak, Iribarrenek, Facilak eta Morenok amaitu dute euren Eibarreko etapa
Eunate Astralagak, Amaia Iribarrenek, Garazi Facilak eta Emma Morenok amaitu dute euren lagapena, eta euren taldeetara itzuliko dira denboraldia amaitzean.
Anaitz Arbillak Eibarrekin berritu du, 2027ko ekainera arte
Talde armaginaren kapitaina duela hamar urte iritsi zen klubera, eta, orain arte, 309 partida jokatu ditu; 2025-2026 denboraldian, 35 neurketatan zelairatu da, horietako 33tan titular izan da.
Patri Ojeda, Marta Lopez de Guereñu, Laura Camino, Iara Lacosta eta Opah Clementek ez dute Eibarren jarraituko
Talde armaginak bost jokalari horiek erakutsitako "konpromisoa eta profesionaltasuna" eskertu ditu ohar labur batean.
Iñaki Goikoetxeak Eibar entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian
Talde armaginak F Ligan jarraitzea lortu du, eta, ondorioz, laugarren denboraldia egingo du maila gorenean.
Anaitz Arbilla: “Triste gaude, baina oso harro nago talde honekin"
Anaitz Arbilla SD Eibarren jokalariaren adierazpenak dira, Castelloren aurka 2-1 galdu ostean. Emaitzak igotzeko play-offa jokatzeko aukerarik gabe utzi du talde armagina. (Adierazpenak, gaztelaniaz)