Ipurua estadioa birmoldatzeko milioi bat euro emango ditu Eusko Jaurlaritzak
Eibarko Ipurua futbol-zelaia birmoldatzeko lanetarako milioi bat euro emango ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak gaur bisitatu ditu, Eibar Kirol Elkarteko presidente Amaia Gorostizarekin batera, Ipurua estadioa birmoldatzeko lanak, eta lan horiek finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro emango dituela iragarri du. Zupiria sailburuak adierazi duenez, Ipurua kirol-zentro “moderno” eta “irisgarriago” bat bilakatzen laguntzea da Jaurlaritzaren asmoa, herritar guztien onurarako izango diren "hainbat zerbitzu" eskainiko baititu.
Zupiria sailburuarekin eta entitateko presidentearekin batera, Jarduera Fisiko eta Kiroleko zuzendari Jon Redondo izan da bisitaldian. Euskadin lehen mailako kirol-azpiegiturak izatearen alde Eusko Jaurlaritzak egindako apustuaren barruan kokatu du inbertsio hau Zupiriak, eta herritarren onurarako emango dituen zerbitzuen garrantzia azpimarratu du. “Eusko Jaurlaritzak Ipurua modernizatzearen aldeko apustua babestu nahi du, eta zaleentzako espazio irisgarriago, erakargarriago bat bilakatu, herritar guztiek etekina atera ahal izango dieten zerbitzuak eskaintzeko gai izango dena.
Iparreko harmaila berritzen hasi zirenetik ekindako lanek aukera emango dute Euskadik lehen mailako beste kirol-espazio bat edukitzeko, kirolik onena eskaintzeko eta Eibar Kirol Elkartearen proiektua sendotzeko aukera emango duen espazioa”, adierazi du.
Formaziorako guneak
Sailburuak azaldu duenez, diru-ekarpen hori bideragarria izateko, Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatuko du estadioaren titular den Eibarko Udalarekin. Hala, hitzarmen horren bitartez 1.000.000 euroko ekarpena egiteko konpromisoa hartuko du. Gainera, Eibarren kokapen estrategikoa kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzaren iritziz interesgarria da Ipuruan kirol-espazioak eta -instalazioak erabilgarri izatea interes orokorreko ekimenak bultzatzeko. Eusko Jaurlaritzak bere konpromiso ekonomikoak osorik bete aurretik, Eibarko Udalak konpromisoa hartzen du erabilera horiek bermatzeko behar izango diren dokumentu publiko edota pribatu guztiak formalizatzeko. Hortaz, konpromisoa hartuko da espazioak (aretoak, bulegoak, lokalak…) Eusko Jaurlaritzaren eta Basque Team Fundazioaren eskueran jartzeko, prestakuntza-funtzioak betetzeko eta bilerak egiteko.
Eusko Jaurlaritzaren inbertsioari esker Ipuruako mendebaldeko harmaila birmoldatzeko lanen zati bat ordainduko da. Ipar eta ekialdeko harmailak berritu ondoren, mendebaldekoa birmoldatzeko lanekin amaituko dira erreforma-beharrak Ipuruan. Klubetik aurreikusten dutenez, lanak 2019-2020 denboraldiaren hasierarako amaituta egon litezke.
Mendebaldeko harmailak lehen soto bat izango du eta parking bat izango du kalearen parean, han izango da partidu egunetarako behar den azpiegitura guztia. Mendebaldeko harmailaren hurrengo solairua izango da jokalari eta teknikarien aparkalekua jasoko duen solairuartekoa; han izango da, baita ere, logistika kontuetarako zonalde bat. Solairu bat gorago gimnasio berria izango. Harmaila berriak hiru sarbide izango ditu, bat Santaines kalean eta beste biak zelai berriaren kale paraleloetan. Eraikin berriak, halaber, bi taberna eta zerbitzu berriak izango ditu. Ipuruan egiten ari den birmoldaketaren ostean, 8.050 lagun sartu ahal izango dira, lanak hasi aurretik baino ia 1.000 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek Pejiño eta Imanol García de Albeniz aurkeztu ditu
Eibarrek Pejiño eta Imanol Garcia de Albeniz fitxaketa berriak aurkeztu ditu. Gallartakoak ondo ezagutzen du Eibar, utzita aritu baitzen eta berriro dator atzeko lerroa indartzera. Pejiñok, aldiz, metro batzuk aurrerago, erasoan jokatzen du, eta azken metroetan jokalari erabakigarria izateko fitxatu du Eibarrek.
Eibarrek denboraldiaurrea hasi du Areition
Eibarrek gaur ekin dio denboraldiaurreari Areition, Jokin Aranbarri entrenatzaile berriaren eskutik. Gaur estreinatu dituzte lehen taldearen instalazio berriak. Guztira, lehen taldeko 22 jokalarik lan egin dute, eta bigarren taldeko 6 jokalari batu zaizkie. Ivan Gil bakarrik falta izan da.
Eibarrek Imanol Garcia de Albeniz fitxatu du, 2029ra arte
Ezker hegaleko atzelari bizkaitarra, 2022-2023 denboraldian, Eibarren aritu zen, Athleticek utzita. Talde armagineko futbolari berria Sparta Pragatik iritsi da; 2025-2026 denboraldia, baina, Andorran eman du, Hypermotion Ligan.
Ivan Gil, Eibarrera bueltan
Erdilari kataluniarrak UD Las Palmasek utzita jokatu zuen talde armaginean eta 2029ra arte sinatu du oraingoan.
Hodei Arrillagak Eibarrekin berritu du 2029ra arte
Eibarko harrobian hezitako ezker hegalekoak beheko kategorietatik lehen taldera arteko ibilbide osoa egin ostean luzatu du klubarekin duen lotura.
Eibarrek Luis Lopezen kontratua 2029ra arte berritu duela iragarri du
Murtziako atezaina 2025eko ekainean iritsi zen armaginen taldera Mirandesetik eta azken denboraldi honetan Errege Kopako hiru partidak jokatu ditu.
Eibarrek Jokin Aranbarri entrenatzaile berria aurkeztu du: “Ohore handia da; lana eta konpromisoa ez dira faltako”
Aranbarrik emozio handiz hitz egin du, Ipuruan, talde armagineko lehen taldeko aulkia bere gain hartzean: “Taldea asko gustatzen zait, egia esan”, nabarmendu du.
Jesus Crespo, “Pejiño", Eibarren lehen fitxaketa 2026-27 denboraldirako
Pejiñoren etorrerarekin Eibarrek erasoko profil moldakorra izango du, desoreka eta bertikaltasuna eragiteko gai izango dena.
Marco Morenok Eibar utziko du Brasilgo Bahia taldera joateko
Atzelari kanariarra iragan denboraldiko udako merkatuan iritsi zen talde armaginera. Moreno hasierako hamaikakoetan izan zen txapelketaren zati handi batean, lesio batek taldetik kanpo utzi zuen arte.
Noe Fernandez, armagin berria
Erdilari avilestarrak 2028ra arte sinatu du Eibarko taldearekin.