Orellana, Calavera eta Bigas, 2 eta 4 aste artean jokatu gabe
Eibarrek bost jokalari ditu min hartuta. Talde armaginak ez ditu jokatzeko prest izango Fabian Orellana, Jordi Calavera eta Pedro Bigas, 2 eta 4 aste artean. Bestalde, Ivan Ramis hasi da taldekideekin lanean. Lesio arinak dituzten Kike Garcia eta Sergi Enrich, datorren astean itzuliko dira lantaldera.
Min hartuta dauden Eibar taldeko jokalarien osasun-partea:
Fabian Orellana: Mikro haustura du eskuin hankako erdizurdazko muskuluan. Sendatze-epea 2 edo 3 aste artekoa izango da.
Sergi Enrich: Edema du eskuin hankako behatzetako barneko muskulu hedatzailean. Sendatze-epea astebetekoa izango da.
Jordi Calavera: Zuntz haustura du eskuin kuadrizepseko aurrealdeko zuzenean. Sendatze-epea 3 edo 4 aste artekoa izango da.
Pedro Bigas: Zuntz haustura du ezker hankako trizeps suralean. Sendatze-epea 2 edo 3 aste artekoa izango da.
Ivan Ramis: Taldearekin lanean hasi da, eskuin hankako bizeps femoraleko mikro zuntz haustura gaindituta.
Kike Garcia: Ezker hankako aduktorean duen zuntz hausturaren eboluzioa ona da. Aste bukaeran edo datorren astearen hasieran hasiko da taldekideekin batera lanean.