Eibarrek puntu bat urratu du Levanteren aurka
Eibarrek bina (2-2) berdindu du Levanteren aurka Ipuruan. 0-2 galtzen hasi da talde armagina, baina bigarren zatian neurketa berdintzea lortu du, eta garaipena lortzeko abaguneak ere izan ditu.
Partidako lehen minutuetan Eibar erasokor zelairatu da, eta lehen abisua eman du Oliveirak gora bidali duen erremate batekin. Ondorengo minutuetan, etxeko taldea izan da baloiaren jabe, baina abagune argirik sortru gabe. Pixkanaka, Levante bere areatik irtetzen hasi da, eta talde bisitariak sortu duen lehen abagune argian, Moralesek 0-1ekoa sartu du Dmitrovic atezaina gaindituta. Golaren ostean Levante nagusitu da, eta bigarren gola azkar sartu du; Moralesek jokaldi ona egin du hegaletik, pasea eman eta area barruan, Bardhik sare barrura bidali du jaurtiketa (0-2). Armaginak saiatu dira aldeak murrizten atsedenaldira iritsi baino lehen, baina ezin izan dute lortu.
Bigarren zatian, askoz hobeto jokatu du Eibarrek eta saria jaso du 51. minutuan Arbillak faltaz sartutako gol ikusgarri bati esker (1-2). Gola sartu ostean, erabat nagusi izan da Jose Luis Mendilibarrek zuzentzen duen taldea. Levante atzean sartuta egon da, eta Eibarrek ez zuen asmatzen aurkariaren ate aurrean. Armaginen ekinak, ordea, saria jaso du, eta Charlesek binakoa (2-2) sartu du, 73. minutuan. Gainera, azken txanpan, Eibarrek garaipenaren bila jo du, eta amaierarako lau minutu falta zirenean Raul atezainak Eibarren hirugarren gola eragotzi du, Enrichen errematea desbideratuta.
Fitxa teknikoa:
2 - Eibar: Dmitrovic; Arbilla, Paulo, Lomban, Cote (min. 73 Juncá); Dani Garcia, Escalante; Capa, Enrich (Bebe, min. 88), Inui; Kike Garcia (Charles, min. 59).
2 - Levante: Raul; Pedro Lopez, Lerma, Postigo, Luna; Ivi (Shaq, min 71), Campaña, Bardhi (Doucure, min 88) Morales; Chema, Alegria (Boateng, min21).
Golak: 0-1, min 34. Morales. 0-2, min. 37 Bardhi. 1-2 Arbilla, min 51. 2-2, nim 73. Charles.
Epailea: Alberola Rojas.
Zure interesekoa izan daiteke
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.