Julen Agirrezabala, Racing Santanderrera
Athleticek diru kopuru bat jasoko du 25 urteko atezainaren fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.
Julen Agirrezabala, San Mamesen, artxiboko irudian. Argazkia: Europa Press.
Athleticek Julen Agirrezabala atezaina transferitu dio Racing Santanderri, astelehen arratsaldeko azken orduan Bilboko klubak iragarri duenez. Bizkaiko klubak diru kopuru bat jasoko du fitxaketarengatik, eta aldagai ekonomikoak gordeko ditu helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera. Agirrezabalak, 25 urtekoa bera, 65 partida ofizial jokatu ditu Athleticekin, tartean 2023-2024 denboraldiko Errege Kopako guztiak; orduan, euskal taldeak titulua irabazi zuen, eta errenteriarra giltzarria izan zen horretarako.
Atezainak 2021-2022 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan. 2025-2026 denboraldian, Valentzian aritu zen, Athleticek utzita.