FIFAk Athletic sartu du bere zerrenda beltzean, eta 2028ra arte fitxatzea galaraziko lioke
Jatorria Pumas talde mexikarrak FIFAri helarazitako kexa batean dago, haien ustez, bilbotarrek ez zutelako zuzen jokatu Padilla atezaina berreskuratzeko prozesuan. Balizko zigorrak fitxaketak egin ahal izateko hiru leiho barne hartuko lituzke.
Jon Uriarte Athleticeko presidentea eta Mikel Gonzalez kirol zuzendaria. Artxiboko irudia: EITB
Futboleko Nazioarteko Federazioak (FIFA) "baneatutako" kluben zerrendan sartu du Athletic. Zigorrak – atzo, asteazkena, indarrean sartu zen – hiru fitxaketa-leihori eragingo lieke, eta horrek hurrengo bi udak eta 2026-27 denboraldiko negua ekarriko lituzke, 2027-28ko negura arte iritsiz.
Ia egunero eguneratzen den zerrenda da. Athleticez gain, munduko futbolaren erakunde gorenak Libiako bi talde eta Venezuelako bat sartu ditu zerrenda horretan. Gaur Argentinako talde historiko bat ere sartu du, Banfield. Espainiako Estatuan Algeciras eta Velez ere daude zerrenda horretan.
Athletic zerrendan sartzeko erabakia Pumas talde mexikarrak FIFAri helarazitako kexa batean oinarrituta dago. Pumaseko arduradunen arabera, talde bilbotarrak ez zuen zuzen jokatu Alex Padilla atezaina berreskuratzeko prozesuan.
FIFA Registration Ban List, munduko futbola zuzentzen duen erakundearen webgunean kontsulta daitekeena, duela bi urte sartu zen indarrean, gardentasuna sustatzeko eta FIFAren eta bere organo judizialen jarduerei buruzko informazio guztia zabaltzeko.
Ibaiganek ez du azalpen ofizialik eman zerrenda beltz honetan sartu ondoren, baina FIFAren arabera, klubei ezartzeko ahalmena duten diziplina neurrien artean dago jokalariak inskribatzeko debekua.
Hala ere, baliteke talde zuri-gorriak FIFAk eta klubak berak zehaztu ez duten urraketa garaiz zuzentzea, eta inolako ondoriorik ez izatea.
"Eskubideen inguruko desadostasuna"
Zentzu horretan, EFE albiste-agentziak kontsultatutako talde zuri-gorriko iturriek ziurtatu dutenez, Athletic zerrenda horretan sartzeak "ez du zigorrik ekarriko" eta "datozen orduetan konponduko diren futbolari baten eskubideen inguruko desadostasuna da".
Iaz antzeko egoeran izan ziren Rayo Vallecano eta Mallorca, eta egun gutxitan konpondu zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Galarreta: “Galtzen hasi ondoren, puntu bat ondo dago"
Athleticeko jokalariak larunbat honetan Elxen aurka lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako bosgarren jardunaldiko partidan.
Athleticek puntu bat berreskuratu du Elxen aurka (1-1)
Buonanottek penaltiz aurreratu du talde andaluziarra, baina Chustek bere atean sartutako gol batek markagailua berdindu du euskal taldeari puntu bat emateko.
Athleticek sufritu egin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (2-2)
Athleticek eta Espanyolek 2-2 egin dute Lezaman F Moeve Ligako 3. jardunaldiko partidan. Azkonaren eta Torreren golek bi aldiz berdindu dute markagailua, zuri-gorriek penalti bat huts egin dute eta bisitariek 10 jokalarirekin amaitu dute norgehiagoka.
Edin Terzic: “Elx talde ausarta da eta guk ere joko ausarta egin beharko dugu"
Bilbotarrek Elx hartuko dute larunbatean San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Hirugarren garaipena jarraian lortzea da Terzicen taldearen helburua.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Johaneko, Athleticeko jokalaria: “Oso harro nago. Lanean jarraitu behar da minutuak izateko”
Louis-Jean Johanekok debuta egin du denboraldi honetan lehen taldearekin, eta bere sentipenak partekatu ditu prentsaurrekoan.
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.