Yuri Berchiche talde-lanera itzuli da
Yuri Berchiche Athleticeko jokalaria talde-lanera itzuli da ostegun honetan (abenduak 16). Yurik zortzi hilabete daramatza jokatu gabe. Apiriletik aurrera ezin izan du jokatu pubiseko arazoengatik, eta udan ebakuntza egin zioten.
Apirilaren 17an Athleticek Bartzelonaren aurka jokatu zuen Errege Kopako finaletik, Yurik ez du beste partidarik jokatu Athleticekin. Pubiseko arazoek eragin zioten gelditzea, eta uztailaren 22an egin zioten ebakuntza.
Sendatze-prozesuan zehar arazoak izan zituen orpo baten, eta uste baino denbora gehiago eman du jokatu ezinda. Marcelino Garcia Toral Athleticeko entrenatzaileari ez zitzaion gustatu apiriletik lesionatuta egon eta behin denboraldi-aurrea hasita Yuri ebakuntza-gelatik pasa izana.