Yeray eta Yuriren lesioak konfirmatu dituzte, eta Nolaskoaini ebakuntza egingo diote
Yeray Alvarez eta Yuri Berchiche Athleticeko jokalariek lesio muskularrak dituztela konfirmatu du Athleticek. Biek aldageletarako bidea hartu behar izan zuten asteazkenean bilbotarrek Realaren aurka Reale Arenan jokatutako partidan, eskuineko zangoan zuten minagatik.
Ondorioz, Marcelinoren hamaikakoan lekua izaten duten bi jokalariak zalantza dira Athleticek Bartzelonaren aurka apirilaren 17an jokatuko duen Errege Kopako finalerako, eta litekeena da zuri-gorriek Alavesen aurka San Mamesen larunbatean jokatuko duten derbian baja izatea.
Bi jokalariei “proba osagarriak egingo zaizkie” lesioen nondik norako zehatza jakiteko.
Nolaskoaini eta Zarragari, ebakuntza
Horrekin batera, Peru Nolaskoaini “datorren astean” ebakuntza egingo diotela iragarri du klubak, artoskropia bat, “eskuineko orkatilan dituen arazoak konpontzeko”.
Ondorioz, Nolaskoain baja izango da Kopako finalari begira Oier Zarraga gaztearekin batera. Zarragari ebakuntza egin diote asteazkenean eskuineko belauneko meniskoan duen lesioa sendatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Urko Izetak Athletic utzi eta Cadizen jokatuko du
27 urteko jokalariak 16 partida ofizial jokatu zituen aurreko denboraldian Ernesto Valverderen aginduetara, horietatik hiru bakarrik titular gisa, eta gol bat sartu zuen.
Maddi Torrek Athleticekin berritu du, 2027ra arte
30 urteko erdiko atzelaria, Donostian jaioa eta Sopelan hazia bera, Athleticetik irten zen 2016an, 2015-2016 denboraldiko Liga irabazita, eta 2023an klub zuri-gorrira bueltatu zen: “18 urte nituen adina energia daukat, anbizio bera”, nabarmendu du, berritu eta gero.
Senideek, lagunek eta Athleticeko jokalari ohiek azken agurra eman diote Carmelo Cedrun atezain zuri-gorriari
Bertaratutakoen artean talde bilbotarreko zuzendariak zeuden, Jon Uriarte presidentea buru zutela, eta Athleticeko jokalari ohi ugari, hala nola Dani, Andoni Goikoetxea edo Jose Angel Iribar, Carmelo Cedruni zuri-gorrien atean lekukoa hartu ziona.
Edin Terzicek aurreneko aldiz zuzendu du entrenamendua Lezaman
Asteartean aurkeztu zuten entrenatzaile alemaniarraren esanetan, Athleticeko 29 jokalari aritu dira, denboraldiaurrean lehenengoz, klub zuri-gorriaren instalazioetan.
Unai Gomezek Udinesekin sinatu du, Athleticek salduta
Erdilari bermeotarrak, 23 urtekoa bera, Athleticeko lehen taldean 117 partida ofizial jokatuta utzi du klub zuri-gorria; 2023an egin zuen debuta Lehen Mailan. Athleticek zehaztu du kopuru finko bat eskuratuko duela transferentziagatik, eta aldagai ekonomikoak gordetzen dituela helburuen, etorkizuneko salmentaren ehunekoaren eta lehentasunez erosteko eskubidearen arabera.
Edin Terzic Athleticen entrenatzaile berria, bere aurkezpenean: “Lehenengo erantzuna Lezama da”
Alemaniarrak, asteartean, aurrenekoz egin du agerraldia talde zuri-gorriaren entrenatzaile bezala, Bilbon. Terzicek nabarmendu du ez duela fitxaketarik eskatu, uste baitu jokalari onak dituela bere esanetara, eta azpimarratu du ilusio handia duela Athleticen lan egiteagatik eta taldea San Mamesen zuzendu ahal izateagatik.
Andoni Gorosabel, denboraldiaurreko lehen lesionatua Athleticen
Hegaleko zuri-gorriak "lesio moderatua du eskuin aduktore luzean", eta "bilakaeraren zain" dago, klubak argitaratutako oharraren arabera.
Athleticek denboraldiaurreari ekin dio, jokalariei lehenengo mediku azterketak eginda
Edin Terzic entrenatzaile berriaren esanetara, talde zuri-gorriko futbolariei, Lezaman, denboraldi hasierako azterketa mediku ohikoak egiten hasi zaizkie.
Carmelo Cedrun Athleticeko atezain mitikoa zendu da
Carmelok Liga eta Kopa irabazi zituen euskal klubean, eta hamalau denboraldi eman zituen Bilboko taldean, 1950-1951 denboralditik 1963-1964 denboraldira bitartean. Guztira, 404 partida jokatu zituen Athleticekin; Raimundo Perez Lezamaren lekukoa hartu zuen, atepean, eta Jose Angel Iribarrek jaso zuen berea. 95 urte zituela hil da.
Maite Zubietak Atletico Madrilekin sinatu du 2028ra arte
Bizkaitarra Athleticen eman ditu azkeneko lau denboraldiak, 103 partida jokatuta.