Iberdrola Ligako Athletic-Levante partidako dirua itunpeko klubentzat izango da
Athleticek eta Levantek Iberdrola Ligako partida jokatuko dute hilaren 31n San Mamesen, eta sarreren salmentarekin bildutako dirua itunpeko 34 klub bizkaitarrei emango diela iragarri dute Ibaiganeko arduradunek. Norgehiagoka 13:00etati aurrera jokatukod ute
Ekimen honen bitartez, Athleticek talde horiekin duen "lotura bizirik mantendu nahi du, bulegoez haratago". Gainera, eta azpimarratu dutenez, talde horiekin duten akordioa "denboran etenik ez duen konpromisoa da, ematen zaien laguntza ezibestekoa baita orain eta etorkizuenan".
Gogora ekarri duenez, gaur egun Athleticen bi talde nagusietan ari diren "20 jokalari baino gehiago itunpeko klubetan hazitakoak edo horitatik etorritakoak dira".
Sarreren prezioei dagokienez, publikoak zein bazkideek lehenengo sarrea doan izango dute, eta bi gehiago nahi izanez gero 10 eta 5 euro artean ordaindu beharko dituzte. 18 urtez beherakoek, berriz, 3 euroan erosi ahal izango dituzte.